‘Proyecto Perfectos’ dokumentala estreinatuko dute ostiralean Amaian
Proyecto perfectos dokumentala emango dute heldu den ostiralean, hilaren 18an, Amaia KZko hitzaldi aretoan. F. Martin Camara dokumentalista irundarrak idatzi du gidoia eta Los Rotos antzerki taldearen jardunean oinarritutako lana da. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da. Los Rotos antzerki talde berezia da, Angel Mario Fernandez dramaturgo argentinarrak eta Martin Camarak sortutakoa. Bien asmoa transmedia proiektu bat sortzea zen, hau da, bi proiektu bi baliabideetan uztartzea, horretarako antzerki talde bat lotura gisa erabiliz. Hala, Los Perfectos, un mundo sin límites antzezlanean oinaritzen da Proyecto Perfectos dokumentala. Ikus entzunezkoak sorkuntzaren mundua zein zaila den erakutsi nahi du. Aktoreak: Alberto Couto, Malen Fernandez Larrinoa, Gaizka Mikelarena, Santi Calzada, Amaia Gongeta, Silvia Alba, Osmar Vazquez, Irene Unanue eta Teresa Sousa. Antzerki zuzendaritza: Ana Perez, Patxi Ermoso, Angel Mario Fernandez.
Proyecto perfectos dokumentala emango dute heldu den ostiralean, hilaren 18an, Amaia KZko hitzaldi aretoan. F. Martin Camara dokumentalista irundarrak idatzi du gidoia eta Los Rotos antzerki taldearen jardunean oinarritutako lana da. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da.
Los Rotos antzerki talde berezia da, Angel Mario Fernandez dramaturgo argentinarrak eta Martin Camarak sortutakoa. Bien asmoa transmedia proiektu bat sortzea zen, hau da, bi proiektu bi baliabideetan uztartzea, horretarako antzerki talde bat lotura gisa erabiliz. Hala, Los Perfectos, un mundo sin límites antzezlanean oinaritzen da Proyecto Perfectos dokumentala. Ikus entzunezkoak sorkuntzaren mundua zein zaila den erakutsi nahi du.
- Aktoreak: Alberto Couto, Malen Fernandez Larrinoa, Gaizka Mikelarena, Santi Calzada, Amaia Gongeta, Silvia Alba, Osmar Vazquez, Irene Unanue eta Teresa Sousa.
- Antzerki zuzendaritza: Ana Perez, Patxi Ermoso, Angel Mario Fernandez.
