Bi erakusleiho apurtzea egotzita atxilotu dute gizon bat
Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez taberna eta kafetegi bateko erakusleihoak puskatu dituelako harri batekin. Herrizaingo Sailaren arabera, igande gauean ertzainei deitu zieten jakinarazteko Zumardian gizon bat hainba...
Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez taberna eta kafetegi bateko erakusleihoak puskatu dituelako harri batekin. Herrizaingo Sailaren arabera, igande gauean ertzainei deitu zieten jakinarazteko Zumardian gizon bat hainbat lokaletako erakusleihoetara harriak botatzen ari zela.
Gaineratu duenez, ertzainak bertaratutakoan taldetxo bat gizona atxikitzen ari ziren, eta bi ostalaritza lokaletako erakusleiho kaltetuta zeuden, eta baita horietako baten atea ere.
Kalteak eragitea egotzita atxilotu zuten gizona, eta atzo goizean eraman zuten epaitegira.
