Urkizuk errezitaldia egingo du, igandean
Urtzi Urkizu idazle eta kazetariak orain dela bi hilabete inguru aurkeztu zuen Kezka bat gutxiago poema liburua. Aurkezpen errezitaldiak egiten ari da orain lezoarra. Datorren igandean jaioterrian egingo du errezitaldia Urkizuk. Euskara eta Kultura Are...
Urtzi Urkizu idazle eta kazetariak orain dela bi hilabete inguru aurkeztu zuen Kezka bat gutxiago poema liburua. Aurkezpen errezitaldiak egiten ari da orain lezoarra.
Datorren igandean jaioterrian egingo du errezitaldia Urkizuk. Euskara eta Kultura Aretoan izango, 18:00etatik aurrera. Lorea Intxaurrandietarekin batera izango da, bere poema batzuk musikatu baititu.
Ez da aste honetan egingo duen errezitaldi bakarra izango. Bihar iluntzean Baionako Euskal Museoan egingo du, Maiatz argitaletxearen solasaldien barruan. 20:30ean hasiko da, eta berarekin batera Urko Menaia ariko da poemak musikatzen.
