Alkartasunaren ekimenez, kultur jauziak Antxora
Hamaika kultur ekitaldi antolatu ditu Alkartasunak kultur hamabostaldiaren barruan Klasiko bat da Antxoko kultur agendan, eta bidearen bueltan da. Larunbat gauean aurkeztuko du Alkartasunak urtero jaioterrian eskaintzen duen dantza emanaldia. Gure Zumardian jarri duten agertokian dantzatuko dira taldeko helduek, eta ohitura lege, emanaldi horrekin ekingo diote kultur hamabostaldiaren egitarau oparoari. «Ekintza ugari antolatu ditugu, guztiak kultura dutela hizpide», adierazi dute antolatzaileek. Izan ere, hamabostaldiaren egitaraua ez da dantzara mugatzen: antzerkiak, hitzaldia, ikastaroa, sagardo jaia… Aurten, gainera, berritasun bat gehitu diote Sagardo Jaiari. Elkarteen artean egin ohi den postre lehiaketa zabaltzea erabaki dute. «Postre lehiaketa herrikoia izango da aurten, eta taldeka edota bakarka har daiteke parte», zehaztu dute. Baldintza bakarra dago postre lehiaketan parte hartzeko: postrearen osagai nagusia sagarra izatea. Epaimahaia eta saria egongo dira, noski. Alkartasunako kideek euskal dantzaren esparruan egiten dute lan, baina dantzatik harago, herriko kultura sustatzea ere bada euren egitekoa. Horregatik urteak daramate kultur hamabostaldia antolatzen. Antolatu dituzten jarduera guztiak herritarrekin konpartitu nahi dituzte. Hortaz, gonbita luzatu diete antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko. Dantzari Txiki Eguna Dantzari lotutako jarduera bakarra ez da etzi gauekoa. Igandean, Alkar Txiki taldekoek erakutsiko duten aurten ikasitakoa guraso eta lagunen aurrean. Horrez gain, plaza dantzak sustatzearen aldeko apustua egingo dute aurten, eta [...]
Hamaika kultur ekitaldi antolatu ditu Alkartasunak kultur hamabostaldiaren barruan
Klasiko bat da Antxoko kultur agendan, eta bidearen bueltan da. Larunbat gauean aurkeztuko du Alkartasunak urtero jaioterrian eskaintzen duen dantza emanaldia. Gure Zumardian jarri duten agertokian dantzatuko dira taldeko helduek, eta ohitura lege, emanaldi horrekin ekingo diote kultur hamabostaldiaren egitarau oparoari.
«Ekintza ugari antolatu ditugu, guztiak kultura dutela hizpide», adierazi dute antolatzaileek. Izan ere, hamabostaldiaren egitaraua ez da dantzara mugatzen: antzerkiak, hitzaldia, ikastaroa, sagardo jaia… Aurten, gainera, berritasun bat gehitu diote Sagardo Jaiari. Elkarteen artean egin ohi den postre lehiaketa zabaltzea erabaki dute. «Postre lehiaketa herrikoia izango da aurten, eta taldeka edota bakarka har daiteke parte», zehaztu dute.
Baldintza bakarra dago postre lehiaketan parte hartzeko: postrearen osagai nagusia sagarra izatea. Epaimahaia eta saria egongo dira, noski.
Alkartasunako kideek euskal dantzaren esparruan egiten dute lan, baina dantzatik harago, herriko kultura sustatzea ere bada euren egitekoa. Horregatik urteak daramate kultur hamabostaldia antolatzen.
Antolatu dituzten jarduera guztiak herritarrekin konpartitu nahi dituzte. Hortaz, gonbita luzatu diete antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko.
Dantzari Txiki Eguna
Dantzari lotutako jarduera bakarra ez da etzi gauekoa. Igandean, Alkar Txiki taldekoek erakutsiko duten aurten ikasitakoa guraso eta lagunen aurrean.
Horrez gain, plaza dantzak sustatzearen aldeko apustua egingo dute aurten, eta horretarako Mutxikoen jauziak ikasteko saioak antolatu dituzte.
Dantzari Txiki Eguna ere antolatu dute, eta herriko dantzari txikiak kanpotik etorriko direnekin ariko dira kalez kale dantzari.
Horrez gain, hiru antzerki emanaldi, dantza-pintxo-potea, eta Gernikaren bonbardaketaren gaineko hitzaldia izango dira.
Egitaraua
Hilak, 26. Taldearen aurkezpena, 22:00etan, Gure Zumardian.
Hilak 27. Alkar Txikiren aurkezpena, 12:00etan, Gure Zumardian.
Hilaren 29tik 31ra. Mutxikoen tailerra, Azokan, 20:00etan.
Ekainak 1. Baserrian galdurik antzezlana, Sudurpunti taldearekin, 20:00etan, Kultur Etxean.
Ekainak 2. 18:00etatik aurrera, XIX. Sagardo Jaia. Bukatutakoan kontzertuak Azokan.
Ekainak 3. Dantzari Txiki Eguna. 17:30ean, antzerkia: Jakin eta Jolas, Gure Zumardian.
Ekainak 6. Gernikako bonbardaketaren gaineko dokumentala, 20:00etan, Kultur Etxean.
Ekainak 7. Dantza-pintxo-potea, 19:00etan.
Ekainak 9. Gantxegi Txow, Kultur Etxean, 19:30ean.

