Dejaburen “Gure bide galduak”, igandean, udaletxean

Antzerki Asteak aurrera jarraitzen du, eta bihar eta etzi ere izango dira ekimenak. Bihar, gaztetxoentzako antzerki topaketa izango da: Sudurpunti taldearen Baserrian galdurik, eta Hortzakaren Eguzkilore, 11:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ondoren,...

Antzerki Asteak aurrera jarraitzen du, eta bihar eta etzi ere izango dira ekimenak. Bihar, gaztetxoentzako antzerki topaketa izango da: Sudurpunti taldearen Baserrian galdurik, eta Hortzakaren Eguzkilore, 11:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ondoren, aktoreekin solasaldia izango da.

Etzi, berriz, Dejaburen Gure bide galduak lana ikusteko aukera izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Sarrerak salgai daude Amaxkarren, Garmendi txokolategian eta Gazte Informazio Bulegoan, hiru euroan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.