Ezohiko udalbatzarra deitu dute astelehenerako

Pasaiako Udalak ezohiko udalbatzarra deitu du astelehenerako. 19:30ean izango da, Antxoko Kultur Etxean. Gai zerrendan, bi mozio ageri dira: lehenik Usoa eta Galepertarrak elkarteen mozioa, Ulia mendian ehiza baimentzeari buruzkoa, eta EAJren, Talde po...

Pasaiako Udalak ezohiko udalbatzarra deitu du astelehenerako. 19:30ean izango da, Antxoko Kultur Etxean. Gai zerrendan, bi mozio ageri dira: lehenik Usoa eta Galepertarrak elkarteen mozioa, Ulia mendian ehiza baimentzeari buruzkoa, eta EAJren, Talde popularraren eta talde sozialistaren babesa duena; bigarrenik, Pasaiako Ezkerrak aurkeztutako mozioa, hezkuntzaren kalitateari buruzkoa.

Zerbitzu juridikoen atalean, bi gai erabakiko dituzte: Bake epailearen eta ordezkoaren izendapenaren proposamena batetik, eta bestetik, Papin industriagunerako bideari buruzko Adierazpen Instituzionala.

Ogasunari dagokion atalean, itxitako ekitaldietako diru-sarreren baja proposamenak aurkeztuko ditu gobernu taldean,  eta horrez gain, behin behineko onespena ematea Zerga Ordenantzaren aldaketari.

Aurretik, tokiko gobernu  batzarra
Udalbatzarraren aurretik tokiko gobernu batzarrean bilduko dira zinegotziak Kultur Etxean bertan. Besteak beste, jaietarako aurrerapenak, Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordaintzeko diru laguntzak eta gobernu ekintzen jarraipena eta koordinazioaz arituko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.