Gaintxurizketan izandako istripuan pasaitar bat hil da

Pasaiako 50 urteko gizonezko bat hil zen atzo, Gaintxurizketa gainean kamioi batek harrapatu ondoren. Istripua gertatu eta gutxira ospitalera eraman zuten, baina zauri larrien ondorioz, arratsaldean zendu zen. GI-2638 errepidearen bazterbidean haren autoa geratu eta autotik irten ondoren harrapatu zuen kamioiak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak istripuaren lekuko izan zirenen laguntza eskatu du, gertatutakoa argitzeko. Istripua atzo goizean izan zen, 10:00ak aldera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.