Maddi Azkue eta Unai Cuesta, alkate txikiak
Maddi Azkue Lizarazu eta Unai Cuesta Arbelaitz dira aurtengo mendekosteetako alkate txikiak. Besteak beste, gaurko jaien hasierako protagonistak izango dira bi gazteak, udaletxeko balkoi nagusitik Zabarreren pregoia irakurriko dutelako, eta jaiak hasteko txupina piztuko dutelako. Hona, hitzez hitz, gaurko pregoian esango dutena: “Kaixo ongi etorri lezoko herrira zure zain izan gara itsasoa begira, enbatak utzi eta duzu festen desira, zatoz ba eta gozatu mendekosteak dira! Itsas pirata ausarta zaitugu zabarre, aurten ere baduzu kutxa bete urre, herrian banatuaz denok irribarre, batera egingo diogu Perutxori aurre!!”
Maddi Azkue Lizarazu eta Unai Cuesta Arbelaitz dira aurtengo mendekosteetako alkate txikiak. Besteak beste, gaurko jaien hasierako protagonistak izango dira bi gazteak, udaletxeko balkoi nagusitik Zabarreren pregoia irakurriko dutelako, eta jaiak hasteko txupina piztuko dutelako. Hona, hitzez hitz, gaurko pregoian esango dutena:
“Kaixo ongi etorri
lezoko herrira
zure zain izan gara
itsasoa begira,
enbatak utzi eta
duzu festen desira,
zatoz ba eta gozatu
mendekosteak dira!
Itsas pirata ausarta
zaitugu zabarre,
aurten ere baduzu
kutxa bete urre,
herrian banatuaz
denok irribarre,
batera egingo diogu
Perutxori aurre!!”


