
26.000 kilometroko ibilbidea laburtuko du Joanes Gibelalde abenturazale tolosarrak Amaia KZn, gaur, 19:30etik aurrera. Joanes Gibelalde tolosarrak 26.000 kilometroko bidaia egin zuen 2007 eta 2008 urteen artean, bizikletaz. 29 herrialde zeharkatu zitue...

Larunbatean, 20:15etik aurrera kontzertua eskainiko dute Illunbe eta Ibaiertz abesbatzek Donibaneko parrokian. Besteak beste, herri kantak, eta habanerak abestuko dituzte.

Herriko jaietako txekorradako kamisetako irudia aldatu egingo dute, eta horretarako lehiaketa jarri dute abian Kataxuloko kideek. Ekainaren 15ean aurkeztu beharko dira lanak Kataxulo Gaztetxian egingo duten bileran, 18:30ean. Irudiak gai hauek uztartu ...

Trintxerpek Aretxabaleta hartuko du larunbatean etxean, 16:30etik aurrera. Denboraldiko azken partida izango da zuri-urdinentzat Don Boscon, baita maila berean jokatzen duen Pasaiarentzat ere. Zuri-gorriek, baina, Rotetan dute partida, 18:00etan.

Trintxerpeko alkateordetzan da klarinete kontzertua, 19:30etik aurrera; sarrera doan da Federico Kurtz de Griño klarinete jotzaileak kontzertua emango du gaur, alkateordetzan, 19:30ean. Espainiako eta nazioarteko klarinete jotzaile garrantzitsuen ma...

Oreretako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, bihar, 22:15ean, Bertso Trama izango da gaztetxean. Bost bertsolarik parte hartuko dute Odei Barroso, Alaia Martin, Xumai Murua, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Eneritz Zabaleta. Bideo bat ere prestatu dute ek...

Bihar gauean kontzertuak egingo dituzte Txerrimuñon, Operación Guso lelopean. 22:00etan hasiko dira, eta bost euro balio dute. Humilitate, Uroboru, Happy End, Takifilaxia eta Platiblond extreme taldeak ariko dira. Ondoren, dj-ek pintxatuko dute.

Abiadura Handiko Trenaren (AHTren) kontrako borroka izango da protagonista gaur arratsaldean Txerrimuño etxe okupatuan. Italiako esperientzia jasotzen duen Fratelli del TAV (AHTren Anaiak, zentzu mafiosoan) dokumentala ikusteko aukera izango da 19:30e...

Atzo ireki zuten ofizialki Itsas Etxeko Osasun Zentro berria. Hala, Biteri kaleko anbulategi probisionala itxi egin dute eta Osasun Zentrora hurbildu behar duten herritarrek, Itsas Etxera joan beharko dute. Osasun Zentroaren azalera 1.328 metro karratukoa da eta beheko solairuan bezeroaren arreta zerbitzua, proba osagarrien aretoa eta sendaketa aretoak jarri dituzte. Patxi Lopez, lehendakaria, Rafael Bengoa, Osasun sailburua eta Aitor Kerejeta, ikus daitezke inaugurazio ekitaldian.

Athletic eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako finala ikusteko pantaila jarriko dute Banakon. Final handia etzi gaueko hamarretatik jokatuko dute Madrilen. Hala, hamarretatik aurrera emango dute partida zuzenean.

Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako piraguistek taldekako seigarren postua lortu zuten joan den asteburuan Ribadesellan (Asturias, Espainia) egin zuten Espainiako I. Maratoi Txapelketan. Ibai, Trabesia eta Maratoi Ligako bigarren proba puntua...

Irungo Udaleko Ingurumen Sailak eta Behemendi Landa Garapenerako Erakundeak antolatuta, Aiako Harria Parke Naturalean dauden gotorlekuak bisitatzeko joan den larunbatean egin behar zuten mendi irtenaldia atzeratu egin behar izan zuten, eguraldi txarrag...

Erretiratuen elkarteek urtean zehar egindako eskulanekin erakusketa osatu dute, eta maiatzaren 28tik ekainaren 1a arte ikusi ahal izango dira, Merkatuzarren, Jose Luis Caso aretoan. Hori 17:00etatik 20:00etara dago zabalik. Eskulanen artean, San Markok...

Datorren larunbatean eta igandean (ekainaren 2an eta 3an) R5 autoen konzentrazioa egingo dute Oiartzunen. Bi egunetarako egitaraua antolatu dute, baina aurrez izena eman behar da. Igandea da horretarako azken eguna, hilaren 27a. Helbide honetan eman da...

Azken ostiraletako mobilizazioekin bat eginez, Antxoko Herrirak askaria, solasaldia eta kontzentrazioa deitu ditu biharko. Eman zure ukitua konponbideari izenburupean, 19:00etatik aurrera bilduko dira Gure Zumardian.

Zarautzen jokatutako Gaztekutxa surf txapelketan lehen postua eskuratu dute bi oiartzuarrek. Ethan Egiguren txapelduna izan da 18 urtez azpiko mailan, eta Julen Egiguren, 16 urtez azpikoan.

Serviociok antolatuta, Jaizkibelera ibilaldia egingo dute etzi. Antolakuntzaren arabera, ibilbideak 18 kilometro ditu, eta Fanderiako igerilekutik atera eta Jaizkibelen labarretan barrena ibiliko dira. Lau ordu eta erdi inguru iraungo du. Parte hartzek...

Olazabal parkea berritzeko lanak martxan jarriko dituzte datozen astetan. Enpresa eraikitzaileari proiektua esleitzeko arazo baten ondorioz atzerapena izan da, eta orubearen indusketa arkeologikoa egingo dute Miren Ayerbe Udal arkeologoaren zuzendaritz...