Eskalada edo piraguismoa, zer nahiago?
Herritarrei eskura dituzten kirol baliabideen berri eman asmoz eta gizarte sektore guztietan kirola egitea sustatzeko helburuz Kirolari Ateak Zabalik Eguna antolatu dute Pasaian iganderako. Osasungarria delako, dibertigarria, harremanak egiteko balio duelako, edo kultur adierazpide delako…. hamaika arrazoi daude kirola egiteko eta horretaz jakitun Ateak Zabalik Eguna antolatu dute etzirako Pasaian, helburu bikoitzarekin: herritarrei eskura dituzten kirol baliabideen berri ematea batetik, eta bestetik, Pasaiako gizarte sektore guztietan kirola egitea sustatzea. Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak antolatu du eguna, pasaitarren artean kirola egitea sustatu nahi dutelako. Rokodromoaren irekiera Etzirako bi jarduera antolatu dituzte: eskaladaren inguruan lehena, piraguismoari lotuta bigarrena. Trintxerpeko kirolguneko frontoi txikietan Pasaiako Udalak rokodromo berezia prestatu du. Etzi zabalduko dute lehendabizikoz, 10:00etatik 13:00etara. Bulder txiki bat eraiki dute, eta horman eskalatzeko zortzi bide zabaldu dituzte. Lau bide porlanezko paretetatik igotzeko, eta beste lau bide eremu artifizialean aritzeko. Horrez gain, hasiberrientzako propio prestatutako guneak izango dira, baita teknika hobetzeko eremu egokituak ere. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, «haurrentzat nahiz gazteentzat oso azpiegitura egokia da». Etzi, bertara gerturatzen den edonork izango du bertan eskalatzeko aukera. Hori bai, haurrek gurasoek lagunduta joan behar dute. Gazteek eta helduek, aldiz, praktika librerako aukera izango dute. Horrez gain, jarduera honetan parte hartzen dutenek opari bana jasoko dutela [...]
Herritarrei eskura dituzten kirol baliabideen berri eman asmoz eta gizarte sektore guztietan kirola egitea sustatzeko helburuz Kirolari Ateak Zabalik Eguna antolatu dute Pasaian iganderako.
Osasungarria delako, dibertigarria, harremanak egiteko balio duelako, edo kultur adierazpide delako…. hamaika arrazoi daude kirola egiteko eta horretaz jakitun Ateak Zabalik Eguna antolatu dute etzirako Pasaian, helburu bikoitzarekin: herritarrei eskura dituzten kirol baliabideen berri ematea batetik, eta bestetik, Pasaiako gizarte sektore guztietan kirola egitea sustatzea.
Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak antolatu du eguna, pasaitarren artean kirola egitea sustatu nahi dutelako.
Rokodromoaren irekiera
Etzirako bi jarduera antolatu dituzte: eskaladaren inguruan lehena, piraguismoari lotuta bigarrena.
Trintxerpeko kirolguneko frontoi txikietan Pasaiako Udalak rokodromo berezia prestatu du. Etzi zabalduko dute lehendabizikoz, 10:00etatik 13:00etara. Bulder txiki bat eraiki dute, eta horman eskalatzeko zortzi bide zabaldu dituzte. Lau bide porlanezko paretetatik igotzeko, eta beste lau bide eremu artifizialean aritzeko.
Horrez gain, hasiberrientzako propio prestatutako guneak izango dira, baita teknika hobetzeko eremu egokituak ere. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, «haurrentzat nahiz gazteentzat oso azpiegitura egokia da».
Etzi, bertara gerturatzen den edonork izango du bertan eskalatzeko aukera. Hori bai, haurrek gurasoek lagunduta joan behar dute. Gazteek eta helduek, aldiz, praktika librerako aukera izango dute. Horrez gain, jarduera honetan parte hartzen dutenek opari bana jasoko dutela iragarri dute antolatzaileek.
Etzi probatu eta eskalada gustukoa izatekotan, udan ere izango da rokodromoan trebatzen jarraitzeko aukera. UDA kirol kanpainaren barruan eskalada ikastaroak izango direla iragarri du udalak.
Aurrerantzean rokodromoa erabiltzeko baldintzei buruzkoak ere etzi azalduko dituzte. Edonola ere, jakin eskaerak egiteko 943 39 97 53 telefono zenbakira deitu beharra dagoela.
Itsas zeharkaldia
Eskalada baino piraguismoa nahiago izatekotan, bada bigarren aukera bat. 10:00etatik aurrera, Pasaia Kayak Kirol Elkarteak antolatuta itsas zeharkaldia izango da. Nahi duen orok parte har dezake, klubak denen eskura jarriko baititu kayakak, txalekoak eta palak.
Udalak nabarmendu du piraguak hastapeneko ikastaroetan erabiltzen dituztenak izango direla: «Irekiak eta oso egonkorrak, iraultzeko arriskurik ez dutenak». Horrez gain, hainbat ontzik palisten segurtasuna bermatuko dutela iragarri dute. Informazio gehiagorako 617 32 35 02 telefono zenbakira dei daiteke.


