Alkartasunaren hamabostaldiak oraindik badu soka

Lehengo asteburuko Sagardo Jaia eta Dantzari Txiki Egunaren ondotik, pare bat egun atseden hartu eta berrindartuta heldu da Antxora Alkartasunaren hamabostaldia. Gaur arratsaldean Muxikoetan trebatzen aritu direnak azkenekoz elkartuko dira ikasleek hal...

Lehengo asteburuko Sagardo Jaia eta Dantzari Txiki Egunaren ondotik, pare bat egun atseden hartu eta berrindartuta heldu da Antxora Alkartasunaren hamabostaldia. Gaur arratsaldean Muxikoetan trebatzen aritu direnak azkenekoz elkartuko dira ikasleek hala eskatuta, Larrain dantza irakasten ari direlako. Askari batekin emango diote bukaera tailerrari, 20:00etatik aurrera, Azokan.

Bihar, Gernikari buruzko dokumentala botako dute, Kultur Etxean, 20:00etan, eta etzi, dantza-pintxo-potea egingo dute bigarrenez.
Azkenik, larunbatean, Gantxegi Txowren txanda izango da, Kultur Etxean 19:30ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.