Langaitz Ikastolaren eraikinetan konponketak egin ditu udalak

Langaitz Ikastolaren eraikinetan konponketak egin ditu udalak

Argazkian ikusten den murru berriak, jolastokia eta autopista bereizten ditu

Argazkian ikusten den murru berriak, jolastokia eta autopista bereizten ditu

Ikastolako eraikinetan konponketak egin dituela eta esker ona adierazi dio Langaitzek Errenteriako Udalari. Ritxar Maritxalar zuzendariak eta Amaia Aguiar guraso elkarteko ordezkariak eman dute udalak egindako konponketen berri. Lan nagusia, LHko eraikineko patioa eta autopistaren artean babesgunea sortzea izan dela azaldu du Maritxalarrek: “Urte luzeetan, obretako hesiekin bananduta egon da, eta orain patioa eta autopistaren artean pareta hesitua eraiki dute”. Horrekin batera, ikasgelak margotu, paper ontziak jarri, tximinia berria egin, geletan haurrentzako babesak jarri eta lorezaintza lanak egin dituzte LH zein HHko eraikinetan.

Zortzi urte itxaroten
Ikastolari begira, udal tekniko eta langileek egindako lanek “hobekuntza nabarmena” suposatu dutela, eta urteetan eskatzen aritu direna azkenean bete dela esan du Maritxalarrek, bestalde. “Zortzi urte dira konponketa horiek eskatzen hasi ginela eta ikasturte osoan lanean aritu dira udal langileak konponketa guztiak egiteko”. Hori dela eta, esker ona adierazi diote Langaitz Ikastolakoek udalari eta baita bertan lanean aritu diren langile guztiei, “eraikin publikoen mantenua udalaren ardura izanik ere, erakutsi duten prestutasuna eta langileen jarrera ere ezin hobea izan delako”.

Lanak ikastolaren jaia ospatuko duten egunerako, ekainaren 16rako, amaituta egongo direla uste du Maritxalarrek. Ordurako egun osoko egitaraua antolatu dute Langaitz Ikastolan eta guraso eta haur guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.