Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Artisauen eta jakien 80 postu jarriko dituzte Erdi Aroko Azokan

Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da bi egunez, izan ere, Erdi Aroko Azoka antolatu dute astebururako udalak eta Napar Bideak elkarteak. Erakustaldiak, tailerrak eta animazioak izango dira Gune Historikoan. Artisauen eta jakien 80 postu inguru jarriko dituzte, eta iraganeko tresnak ezagutzeko aukera izango da. Hondarribia, Erdi Aroan, merkataritza-gune garrantzitsua izan zen eta azokei esker, merkatari eta artisauen komunitate dinamikoa bihurtu zen. Horrela, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak… Erdi Aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakinduria ezagutzeko. Postuez gain, makina bat ekitaldi izango dira bi egunetan. Saltinbankiak, titiriteroak, malabaristak eta juglareak; horiek denak Hondarribian bilduko dira azokako bizitza islatu eta girotzeko, eta gainera, kristau, arabiar eta judu kulturak elkarrekin egongo dira. Milaka bisitari izaten ditu azokak urtero. Tailerrak eta erakustaldiak Erdi Aroko ohiturak ezagutzeko tailerretan parte hartzeko aukera ere izango da: buztina, landareak, ehungintza, beira puztua, joko zaharrak, egurrezko kateak… Horrez gain, ikuskizun asko izango dira: arku jaurtiketak, aldi bereko xake partidak, gaiteroak, txotxongiloak, juglareak, malabaristak, ipuin kontalariak, iraganeko tresnen erakusketa, arabiar haima eta ardiaren gunea, besteak beste. «Alde Zaharra Erdi Aroko gaiekin apainduko dugu. Azokak sor ditzakeen arazoen inguruan ulermena eta barkamena eskatu nahi nieke, aldi berean, hondarribiarrei. Jakin badakigu hala dela, baina ekimen oso berezia da», azaldu zuen atzoko [...]

admin
Oarsoaldea
2012/06/06

Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da bi egunez, izan ere, Erdi Aroko Azoka antolatu dute astebururako udalak eta Napar Bideak elkarteak. Erakustaldiak, tailerrak eta animazioak izango dira Gune Historikoan. Artisauen eta jakien 80 postu inguru jarriko dituzte, eta iraganeko tresnak ezagutzeko aukera izango da. Hondarribia, Erdi Aroan, merkataritza-gune garrantzitsua izan zen eta azokei esker, merkatari eta artisauen komunitate dinamikoa bihurtu zen. Horrela, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak… Erdi Aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakinduria ezagutzeko.

Postuez gain, makina bat ekitaldi izango dira bi egunetan. Saltinbankiak, titiriteroak, malabaristak eta juglareak; horiek denak Hondarribian bilduko dira azokako bizitza islatu eta girotzeko, eta gainera, kristau, arabiar eta judu kulturak elkarrekin egongo dira. Milaka bisitari izaten ditu azokak urtero.

Tailerrak eta erakustaldiak
Erdi Aroko ohiturak ezagutzeko tailerretan parte hartzeko aukera ere izango da: buztina, landareak, ehungintza, beira puztua, joko zaharrak, egurrezko kateak… Horrez gain, ikuskizun asko izango dira: arku jaurtiketak, aldi bereko xake partidak, gaiteroak, txotxongiloak, juglareak, malabaristak, ipuin kontalariak, iraganeko tresnen erakusketa, arabiar haima eta ardiaren gunea, besteak beste.

«Alde Zaharra Erdi Aroko gaiekin apainduko dugu. Azokak sor ditzakeen arazoen inguruan ulermena eta barkamena eskatu nahi nieke, aldi berean, hondarribiarrei. Jakin badakigu hala dela, baina ekimen oso berezia da», azaldu zuen atzoko aurkezpenean Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak. Azoka ikustera hurbilduko direnentzat bost aparkaleku egokituko dituzte. Napar Bideak-en ordezkaria Jesus Orduna izan zen atzoko agerraldian.

Argazki lehiaketa
Hondarribiko 2012. Erdi Aroko Azoka izenburuko argazki lehiaketa ere martxan jarriko dute azoka bitartean. Aurten bildutako argazkiekin erakusketa egingo dute datorren urtean. Hondarribia.org webgunean kontsulta daitezke lehiaketaren oinarriak.

Egitaraua
Larunbata, hilak 9
Azoka. Artisauak, erakustaldiak, tailerrak, animazioa, jarduerak, lehiaketak eta erakusketak, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, Gune Historikoan.
Egur jokoak. Hondarribiko Saindua, Andoain, Donostia eta Urnietako gaztelekuen eskutik, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Damarri plazan.
Antzerkia. Kasino Zaharra antzerki taldearen eskutik eta Esther espartzak idatzitako eta zuzendutako Egutegiko neskak, 18:00:00etan, Zuloaga Etxean.
Kontzertua. Miren bakarlariaren Laztantzen nauen eskua izeneko kontzertua, 21:00etan, Erreginaren Baluartean.
Igandea, hilak 10
Azoka. Artisautza, erakustaldiak, tailerrak, animazioa, jarduerak, lehiaketak eta erakusketak, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, Gune Historikoan.
Mutxikoak. Zumardikoak elkartearen eskutik, 12:00etan, Zumardian.
Hilaren 30 arte
Erakusketa. Iazko azokako argazki erakusketa, goizez eta arratsaldez zabalik, Zuloaga Etxean.

Erdi Aroko artisauen jakinduria eta jarduna erakutsiko dituzte Gune Historikoan.

Erdi Aroko artisauen jakinduria eta jarduna erakutsiko dituzte Gune Historikoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.