Hamabostaldiak oraindik badu soka
Lehengo asteburuko Sagardo Jaia eta Dantzari Txiki Egunaren ondotik, pare bat egun atseden hartu eta berrindartuta heldu da Antxora Alkartasunaren hamabostaldia. Atzo arratsaldean mutxikoetan trebatzen aritu direnak azkenekoz elkartuko ziren, «ikaslee...
Lehengo asteburuko Sagardo Jaia eta Dantzari Txiki Egunaren ondotik, pare bat egun atseden hartu eta berrindartuta heldu da Antxora Alkartasunaren hamabostaldia. Atzo arratsaldean mutxikoetan trebatzen aritu direnak azkenekoz elkartuko ziren, «ikasleek hala eskatuta». Larrain dantza ikasten aritu ziren atzo eta tailerra bukatzeko, askari eder bat egin zuten.
Gaur, berriz, Gernikari buruzko dokumentala emango dute Kultur Etxean, 20:00etan, eta etzi, dantza-pintxo-potea egingo dute bigarrenez.
Azkenik, larunbatean, Gantxegi Txow-ren txanda izango da, Kultur Etxean, 19:30ean.
