Amaia Agirregabiria: “Pozik eta harrituta gaude Iberdrolaren asmoarekin”

Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak ez du ezkutatu “pozik” dagoela Iberdrolak Donibaneko zentral termikoa ixteko asmoa duelako. Hala ere, “harrituta” azaldu da, Pasaiako Udalak ez duelako jaso oraindik gaiaren gaineko azalpeni...

Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak ez du ezkutatu “pozik” dagoela Iberdrolak Donibaneko zentral termikoa ixteko asmoa duelako. Hala ere, “harrituta” azaldu da, Pasaiako Udalak ez duelako jaso oraindik gaiaren gaineko azalpenik. “Gaur bertan Iberdrolarekin hitz egin dut eta informazio filtrazioa izan dela esan didate. Hala ere, orain, Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioari dagokio erabakia hartzea”. Hartara, zentral termikoa ixtea pasaitarren eta energia sortzeko gunearen inguruan bizi direnen “aspaldiko aldarrikapena” zela adierazi du alkateak, “ez luke bertan egon behar zentralak. Kalte handiak eragin ditu inguruko herritarren artean, eta urte batzuetan kalte horiek jarraituko dute”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.