Ihoteak nondik datozen eta nolakoak izan behar luketen aztertuko dute herritarrek

Historia errepasatu ondoren, etorkizuneko ihoteei buruz ariko dira etzi; Auzokalten egingo dute Ihote Mintegia Mintegi berezia antolatu du Ihote Berreskuratzaile Taldeak etzirako: Ihote Mintegia. Herriko inauterien historia ezagutaraztea da asmoa, bate...

Historia errepasatu ondoren, etorkizuneko ihoteei buruz ariko dira etzi; Auzokalten egingo dute Ihote Mintegia

Mintegi berezia antolatu du Ihote Berreskuratzaile Taldeak etzirako: Ihote Mintegia. Herriko inauterien historia ezagutaraztea da asmoa, batetik, eta aurrerantzean nolakoak izan behar luketen hausnartzea, bestetik. 10:00etan hasiko da, eta arratsaldean bukatu, denek elkarrekin bazkaldu ondoren.

Bi zati izango ditu egunak. Goizean, egungo ihoteen historiaz ariko dira: nondik datozen, zergatik diren intxixuak diren bezalakoak, zer den kuestazioa, sorginei buruz… Bazkaldu ondoren, berriz, datozen urteei begira egin litezkeen aldaketez hitz egingo dute.

Antolatzaileen helburua mintegian ahalik eta herritar gehien biltzea da, eta agertzeko deia egin diete: «Oiartzungo ihoteak denentzat egiten ditugunez, zuek ere gonbidatuta zaudete. Gure historia ezagutu, eta hemendik aurrerako proposamenak entzutea ederra litzateke. Animatu, giro ederra egongo da eta!».

EGITARAUA 

Goiza, historia

  • 10:00etan. Harrera.
  • Ondoren. Ihoteen historia, hitzaldiak.
    Oiartzungo ihoteen sorrera, Ihote Berreskuratzaile Taldeko kideen eskutik.
    Intxixuak Oiartzungo ihoteetan, Peio Añorgaren eskutik.
    Sorginak Oiartzunen, Xabier Susperregiren eskutik.

Arratsaldea, etorkizuna

  • 13:00etan. Bazkaria.
  • Ondoren. Entzundakoarekin hausnarketa, eta etorkizunerako ideien bilketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.