Myanmar, Eneko Etxebarrietaren azken abentura, gaur Amaian
Gaur, Eneko Etxebarrietaren azken abenturaren bila hurbilduko dira bidai zaleak Amaiara. Myanmar, irribarren sorlekua goiburuarekin, Etxebarrietak berak aurkeztuko du lehengo Birmaniara eginiko bidaia, Zure Abenturaren Bila programan. 19:30ean hasiko da. Myanmar, antzinako Birmania, herrialde bitxia da. Aspaldiko hamarkada hauetan politikoki isolatua, baina bertako tradizio guztiak oso-osorik gorde ditu: budismoa puri-purian, milaka urte dituzten bere santutegi edo 107 hizkuntza desberdinekin, hori guztia bada aski arrazoi hara hurbiltzen diren bidaiari urriak liluratzeko. Etxebarrietak filmatutako bideoen eta egindako argazkien bidez, Myanmar-eko txokorik interesgarrienak barne hartzen dituen magiaz eta abenturaz betetako bidaia bat bizi ahal izango du ikusleak ikus-entzunezko honetan: duela 800 urte Bagan-eko eremuetan eraikitako pagoda kontaezinetatik hasi, eta Mandalay hiritik hurbil kokatuak dauden aspaldiko inperio birmaniarren hiriburuetaraino, Ayeyarwady ibai lasai bezain nabigagarria, arroz-landaketak, Inle aintzirako arrantzaleak, gastronomia birmaniarra eta beste hainbat alderdi ahaztu gabe… Eta gauzarik ikusgarriena: bertako jendearen kalitatea, beti pozez beteak, hortik sortu baita hain zuzen ere Myanmar, irribarreen sorlekua bezala definitzen duen esamoldea.
Gaur, Eneko Etxebarrietaren azken abenturaren bila hurbilduko dira bidai zaleak Amaiara. Myanmar, irribarren sorlekua goiburuarekin, Etxebarrietak berak aurkeztuko du lehengo Birmaniara eginiko bidaia, Zure Abenturaren Bila programan. 19:30ean hasiko da.
Myanmar, antzinako Birmania, herrialde bitxia da. Aspaldiko hamarkada hauetan politikoki isolatua, baina bertako tradizio guztiak oso-osorik gorde ditu: budismoa puri-purian, milaka urte dituzten bere santutegi edo 107 hizkuntza desberdinekin, hori guztia bada aski arrazoi hara hurbiltzen diren bidaiari urriak liluratzeko.
Etxebarrietak filmatutako bideoen eta egindako argazkien bidez, Myanmar-eko txokorik interesgarrienak barne hartzen dituen magiaz eta abenturaz betetako bidaia bat bizi ahal izango du ikusleak ikus-entzunezko honetan: duela 800 urte Bagan-eko eremuetan eraikitako pagoda kontaezinetatik hasi, eta Mandalay hiritik hurbil kokatuak dauden aspaldiko inperio birmaniarren hiriburuetaraino, Ayeyarwady ibai lasai bezain nabigagarria, arroz-landaketak, Inle aintzirako arrantzaleak, gastronomia birmaniarra eta beste hainbat alderdi ahaztu gabe…
Eta gauzarik ikusgarriena: bertako jendearen kalitatea, beti pozez beteak, hortik sortu baita hain zuzen ere Myanmar, irribarreen sorlekua bezala definitzen duen esamoldea.
