Ozeanoen Munduko Eguna ospatuko du Itsas Gelak
Ozeanoen Munduko Eguna ospatzen da bihar (hilak 8), eta hori dela eta Mater Itsasontzi Museoan haurrentzako ingurumen tailer bat antolatu dute. “Itsasertzeko esploratzaile bihurtu nahi ditugu haurrak eta horretarako itsas ingurumenera hurbilduko ...
Ozeanoen Munduko Eguna ospatzen da bihar (hilak 8), eta hori dela eta Mater Itsasontzi Museoan haurrentzako ingurumen tailer bat antolatu dute. “Itsasertzeko esploratzaile bihurtu nahi ditugu haurrak eta horretarako itsas ingurumenera hurbilduko dituen hainbat jolas eta esperimentuak egingo ditugu” esan dute Itsas Gelako arduradunek. 17:00etan hasiko da tailerra, eta parte hartu nahi duten haurrek San Pedroko ontziralekuan dagoen Mater itsasontzian bertaratu baino ez dute.
