Udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea, zabalik
Udal euskaltegian zabalik da udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea. Lehengo astelehenean ireki zuten, eta hilaren 27ra bitartean izango da zabalik. Goizez emango dituzte beren euskara maila hobetu nahi dutenentzako ikastaro trinkoak udan. Horrez...
Udal euskaltegian zabalik da udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea. Lehengo astelehenean ireki zuten, eta hilaren 27ra bitartean izango da zabalik.
Goizez emango dituzte beren euskara maila hobetu nahi dutenentzako ikastaro trinkoak udan. Horrez gain, 2012ko HABEren azterketen bigarren deialdirako prestaketa lana egiteko aukera izango dute interesdunek.
Informazio zabalagoa nahi izanez gero euskal@pasaia.net helbidera idatzi edota 943 00 43 40 telefono zenbakira deitu behar da.
