Kubako jendea, kontrasteak eta koloreak erakutsiko dituzte
Modotti tailerrak argazkilari profesional zein argazkizaleei aukera berriak ematen jarraitzen du, eta hala, Maria Jose Salazar Scheifler eta Patxi Garcia Chivite argazkilarien lanak ikus daitezke Kale Nagusiko erakusketa aretoan. Maria Jose Salazar eta...
Modotti tailerrak argazkilari profesional zein argazkizaleei aukera berriak ematen jarraitzen du, eta hala, Maria Jose Salazar Scheifler eta Patxi Garcia Chivite argazkilarien lanak ikus daitezke Kale Nagusiko erakusketa aretoan. Maria Jose Salazar eta Patxi Garcia bi argazkizale dira eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kideak. Biek Kubara egindako bidaia bateko argazkiak erakutsiko dituzte eta hango jendeak, kontrasteak eta koloreak ikusi ahalko dira.
Kuba argazki erakusketa hilaren 16ra arte izango da ikusgai Kale Nagusiko 24. zenbakian. Lanegunetan 17:30etik 20:00etara irekitzen dute, eta larunbat eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan erakusketa aretoa itxita dago.
