Pasaia Garbia plataforma eratu dute, atez atekoaren kontra
Bihar eta etzi Trintxerpen bilduko dituzte atez atekoaren kontrako sinadurak, 10:30etik 13:30era Hondakinak atez ate biltzearen kontra dauden hainbat herritarrek Pasaia Garbia plataforma eratu dute, aipatu sistemaren kontrako «desadostasuna azaltzeko». «Pentsatzen dugu, zaborra ekidin, berrerabili, eta birziklatu egin behar dela, baina gure hondakinak jasotzeko sistema edukiontziak izaten jarrai dezan nahi dugu, atez atekoa baino sistema garbiagoa eta merkeagoa delako», esan dute. Zentzu horretan, udalari prebentzioaren eta birziklapenaren kontzientziazioa eta heziketa bultzatu dezan eskatu diote. Horrez gain, «kontsulta prozesu bat egitea exijitu» diote udalari, «herritarroi modu argian galdetuz sistema horren alde gauden ala ez» . Plataforman bildu direnek sinadurak jasotzeari ekin diote. Esan dutenez, dagoeneko 800 sinadura lortu dituzte. Astebukaera honetan sinadurak Trintxerpen bilduko dituztela iragarri dute, 10:30etik 13:30era, Serafin Esnaola plazan, elizara igotzeko igogailuan eta Azkueneko beheko aldean. Datozen asteburuetan beste barrutietan izango direla jakinarazi dute.
Bihar eta etzi Trintxerpen bilduko dituzte atez atekoaren kontrako sinadurak, 10:30etik 13:30era
Hondakinak atez ate biltzearen kontra dauden hainbat herritarrek Pasaia Garbia plataforma eratu dute, aipatu sistemaren kontrako «desadostasuna azaltzeko». «Pentsatzen dugu, zaborra ekidin, berrerabili, eta birziklatu egin behar dela, baina gure hondakinak jasotzeko sistema edukiontziak izaten jarrai dezan nahi dugu, atez atekoa baino sistema garbiagoa eta merkeagoa delako», esan dute.
Zentzu horretan, udalari prebentzioaren eta birziklapenaren kontzientziazioa eta heziketa bultzatu dezan eskatu diote. Horrez gain, «kontsulta prozesu bat egitea exijitu» diote udalari, «herritarroi modu argian galdetuz sistema horren alde gauden ala ez» .
Plataforman bildu direnek sinadurak jasotzeari ekin diote. Esan dutenez, dagoeneko 800 sinadura lortu dituzte.
Astebukaera honetan sinadurak Trintxerpen bilduko dituztela iragarri dute, 10:30etik 13:30era, Serafin Esnaola plazan, elizara igotzeko igogailuan eta Azkueneko beheko aldean. Datozen asteburuetan beste barrutietan izango direla jakinarazi dute.

