Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gutuna: Ekainak 17. Hirugarren hanka. Haize Errota erraldoia.

Hondakinen kudeaketaren gaiak pil-pilean segitzen du Gipuzkoan. Hedabide handiek sekulakoak eta bi botatzen segitzen dute errauste planta eraikitzea galeraz dezakeen edozein planteamenduren aurka. Gezur bat behin eta berriz errepikatuta, egi bihurtzen delako saioan. Zorionez, errealitatea egoskorra da, eta Gipuzkoan jauntxo diren lobbyei handiegia gertatzen ari zaie kontrolatzeko. Espainiako PPren gobernuak berak eredugarritzat dauka Usurbilgo Atez Atekoa. Europako Parlamentuak onartu berri duen txostenak zabortegi kutsakorren itxiera eta material birziklagarrien errausketa debekatzea eskatzen du. Europako Batzordearen materialen efizientziarako bide orria ildo beretik doa. Aldundiak aurrekontuaren erdiarekin guzti honetara egokituko den eta errausketa baztertuko duen plangintza aurkeztu du. Berri itxaropentsuak handik eta hemendik. Arauak eta plangintzak osasuna eta ingurumenaren alde. Arauak eta plangintzak. Bi hanka itxaropenari eutsi ahal izateko. Baina itxaropenari egonkortasuna eta oreka emateko ezinbestekoa dugu hirugarren hanka baten gainean eustea. Herritarron babesa da hirugarren hanka hori. Herritarron babesik gabe, itxaropenak ez du behar besteko sendotasunik eta egonkortasunik izango. Herritarrok ezin dugu geldi geratu. Gure esku dago, zaborra, errautsa, kutsadura eta etsipenaren grisetik aldegin eta birziklaia, iraunkortasuna eta itxaropenaren koloreak izango dtuen etorkizunari euskarria jartzea. Hirugarren hanka hori finkatzeko antolatu dugu ekainaren 17ko aldarrikapen-festa Saguesen. Denok gara hondakinekin dugun arazoaren parte, eta denok daukagu konponbidean gure lekua. Alderdikeriak eta ika-mikak alde batera [...]

admin
Oarsoaldea
2012/06/14

Hondakinen kudeaketaren gaiak pil-pilean segitzen du Gipuzkoan. Hedabide handiek sekulakoak eta bi botatzen segitzen dute errauste planta eraikitzea galeraz dezakeen edozein planteamenduren aurka. Gezur bat behin eta berriz errepikatuta, egi bihurtzen delako saioan.

Zorionez, errealitatea egoskorra da, eta Gipuzkoan jauntxo diren lobbyei handiegia gertatzen ari zaie kontrolatzeko. Espainiako PPren gobernuak berak eredugarritzat dauka Usurbilgo Atez Atekoa. Europako Parlamentuak onartu berri duen txostenak zabortegi kutsakorren itxiera eta material birziklagarrien errausketa debekatzea eskatzen du. Europako Batzordearen materialen efizientziarako bide orria ildo beretik doa. Aldundiak aurrekontuaren erdiarekin guzti honetara egokituko den eta errausketa baztertuko duen plangintza aurkeztu du. Berri itxaropentsuak handik eta hemendik.

Arauak eta plangintzak osasuna eta ingurumenaren alde. Arauak eta plangintzak. Bi hanka itxaropenari eutsi ahal izateko. Baina itxaropenari egonkortasuna eta oreka emateko ezinbestekoa dugu hirugarren hanka baten gainean eustea. Herritarron babesa da hirugarren hanka hori. Herritarron babesik gabe, itxaropenak ez du behar besteko sendotasunik eta egonkortasunik izango.

Herritarrok ezin dugu geldi geratu. Gure esku dago, zaborra, errautsa, kutsadura eta etsipenaren grisetik aldegin eta birziklaia, iraunkortasuna eta itxaropenaren koloreak izango dtuen etorkizunari euskarria jartzea. Hirugarren hanka hori finkatzeko antolatu dugu ekainaren 17ko aldarrikapen-festa Saguesen. Denok gara hondakinekin dugun arazoaren parte, eta denok daukagu konponbidean gure lekua. Alderdikeriak eta ika-mikak alde batera utzi, eta herritarrok gure lekua hartu behar dugu aire garbiak biratuko duen errota koloretsua irudikatuko duen mosaiko erraldoian. Eskuratu mosaikoa osatzeko kartulina lehenbailehen. Informazio gehiago www.gipuzkoazz.com webgunean. Hartu zure lekua! Etorkizuna guztiona da!

Jon Legorburu. Lezoko Zero Zabor Taldearen izenean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.