Jaime Rodriguezek eta Odol Emaileen Elkarteak jasoko dute urrezko domina

Irungo Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez erabaki du aurten nori eman Hiriko Urrezko Domina: Jaime Rodriguez Solis Arkeolaneko presidenteak eta Irungo Odol Emaileen Elkarteak jasoko dute Irungo oroigarria. Urriaren 20an emango diete. Bozeramaileen batzordearen erabakiaren ondoren, udalbatzarrera eramango dute proposamena. Taldeen adostasuna dela-eta ez da inongo arazorik egongo batzordearen erabakia berresteko. Bozeramaileen batzordearen arabera, “oso profil desberdinak” dituzte Arkeolaneko presidenteak eta erakundeak. “Jaime Rodriguez Solisena, pertsonala da; eta bestea, odol-emaileena, kolektiboa; baina uste dugu bi kasuetan azpimarratu nahi dugun balioa zera dela, lan etengabea eta isila, herritarren partetik aitortza merezi duena; eta horixe da gure Urrezko Domina”, esan dute bozeramaileen batzordeko kideek.

Bozeramaileen batzordeko kideak, erabakiaren berri ematen

Bozeramaileen batzordeko kideak, erabakiaren berri ematen

Irungo Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez erabaki du aurten nori eman Hiriko Urrezko Domina: Jaime Rodriguez Solis Arkeolaneko presidenteak eta Irungo Odol Emaileen Elkarteak jasoko dute Irungo oroigarria. Urriaren 20an emango diete.

Bozeramaileen batzordearen erabakiaren ondoren, udalbatzarrera eramango dute proposamena. Taldeen adostasuna dela-eta ez da inongo arazorik egongo batzordearen erabakia berresteko.

Bozeramaileen batzordearen arabera, “oso profil desberdinak” dituzte Arkeolaneko presidenteak eta erakundeak. “Jaime Rodriguez Solisena, pertsonala da; eta bestea, odol-emaileena, kolektiboa; baina uste dugu bi kasuetan azpimarratu nahi dugun balioa zera dela, lan etengabea eta isila, herritarren partetik aitortza merezi duena; eta horixe da gure Urrezko Domina”, esan dute bozeramaileen batzordeko kideek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.