Julen Lazkanok irabazi du San Fermin Lehiaketa
Julen Lazkano Solaz antxotar gazteak irabazi du aurtengo sanferminetako kartela. Jai Batzordetik esan dutenez, erabakia ez da erraza izan, baina azkenean Lazkanoren lana izan da babes gehien bildu duena. 150 euro eta Leunda taberna bi lagunentzako otordua irabazi ditu Lazkanok. Jaiak iragartzeko txarteletan ez ezik, jaietarako aldizkarian ere emango dute argitara bere lana. Uztailaren 4tik 8ra bitartean ospatuko dituzte aurten sanferminak antxotarrek.
Julen Lazkano Solaz antxotar gazteak irabazi du aurtengo sanferminetako kartela. Jai Batzordetik esan dutenez, erabakia ez da erraza izan, baina azkenean Lazkanoren lana izan da babes gehien bildu duena. 150 euro eta Leunda taberna bi lagunentzako otordua irabazi ditu Lazkanok. Jaiak iragartzeko txarteletan ez ezik, jaietarako aldizkarian ere emango dute argitara bere lana.
Uztailaren 4tik 8ra bitartean ospatuko dituzte aurten sanferminak antxotarrek.

