
Etorkinekiko sortzen diren bazterketa jarreren harira, SOS Arrazakeriak Zurrumurruen Aurkako Sarea ekimena aurkeztuko du, gaur, 19:00etan, Kabian. Zehazki, pertsona etorkinen inguruan sortzen diren “zurrumurru eta estereotipoez” hitz egingo...

Hitzarmena sinatu du udalarekin eta Ttur-tturrekin; herriko taldea izanik, euskaraz aritzea iruditzen zaie logikoena Oiartzun Arraztalo elkarteak, Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, Euskara Elkartera egitasmoaren harira. Ttur-tturrek eta Arraztalok hilabete batzuk elkarrekin lanean daramatzaten arren, atzo sinatu zuten hitzarmen hori Fermiñene etxean. Bertan izan ziren Axun Erzibengoa Ttur-tturreko kidea, Irati Etxebeste Euskara zinegotzia eta Kontxi Larrañaga Arraztaloko kidea. Gaixo psikikoen lan-munduratzeaz eta gizarteratzeaz arduratzen den herriko taldea da Arraztalo. Hasieran, elkartea sortzean, duda izan zuten herria baino maila zabalagoan lan egin edo ez, baina azkenean herrian txertatzea erabaki zuten. Kontxi Larrañagak zehaztu zuenez, hala, Oiartzungo taldea izanik, euskaraz lan egitea ezinbestekoa zen, eta horregatik egin dute bat Euskara Elkartera egitasmoarekin ere. Axun Erzibengoa egitasmoaren arduraduna eta Irati Etxebeste zinegotzia pozik zeuden beste elkarte batek egin duelako Euskara Elkarterarekin bat. Dagoeneko 30 elkarte daude egitasmoan. 2006tik Euskara Elkartera egitasmoa 2006an sortu zuten, elkarteetan euskararen erabilera indartzeko helburuarekin. Ia 30 elkartek Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin eta Oiartzungo Udalarekin batera hitzarmena sinatu zuten, Hitzarmen Orokorra lehenik, eta ondoren, 2008an, elkarte bakoitzak hitzarmen zehatza sinatu zuen. Euskararen erabilera indartzeko konpromisoak hartu zituzten hitzarmen zehatz horietan. Ordutik, hitzarmen zehatzetan hartutako konpromisoak betetzeko pausoak eman dituzte elkarteek. Eta elkarte gehiago ere batu [...]

Etzi, ostirala 18:00. Txupinazoa eta traka. 18:05. Brindisa, Altzibarko Jai Batzordearen kontura. 18:30. Sabel-dantza erakustaldia. 20:00. Kartelada. 20:30. Afari-merienda. Tortilla etxetik eraman behar du norberak, eta Jai Batzordeak sardinak jarriko ditu. Afarian zehar itsaski-jana zozkatuko dute. 21:30. Dantzaldia, Modestorekin. 23:00. Kontzertuak, Gaztelekuko txosnan: Mil Demonios, Basura eta Ghetto Boys. Ondoren. DJ Festa: DJ Txely Inziart eta DJ uVe. Etzidamu, larunbata 10:30. Altzibarko Haur eta Gaztetxoen III. Duatloia. Bidegorriko sarreran. 12:00. Soinuenea Herri Musikaren Txokoaren kontzertu didaktikoa, familientzat. 13:00. Toka Txapelketa. 14:00. Erretiratuen bazkaria, Anixetan. 16:30. XXVII. Truk Txapelketa, Esku Garbia elkartean. 12 euro bikoteko, eta izen-ematea 16:15ean itxiko dute. 16:30. I. Futbito Txapelketa, gaztetxoentzat. 17:00. Haur jolasak, Ttaken eskutik. 18:00. Danborreroen txupinazoa eta poteoa, txaranga, erraldoi eta buruhandien laguntzarekin. 20:00. Haur eta helduen danborrada. 21:30. Afaria: plater konbinatuak, kazulatxoak, oilasko hanburgesak, txerrikumea… 00:00. Zezensuzkoa. Ondoren. Dantzaldia, Ostadar taldearekin. 03:30. Kantu jira DJ Altziren eskutik eta zizka-mizkak. Igandea, uztailak 1 09:00. Diana. 10:30. Meza, auzoko hildakoen omenez. 11:30. Altzibarko I. Pintxo Txapelketa. Partaide bakoitzak pintxo bereko bost razio eraman beharko ditu. Saria: bazkaria bi lagunentzat, Matteo jatetxean. 12:00. Euskal dantza eta mutxikoak, Haurtzaro Dantza Taldea eta Helduen Tailerren eskutik. 12:30. Idi-dema: Jexux Garaiar Mixiyua eta Eneko Artola. 14:00. Bazkaria plazan: plater [...]

Ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko aukera izango da uztailaren 18an Lezon bertan. Hiru urteko antzinatasuna duten ziklomotorrek pasatu beharko dute. Hitzordua hartzeko 943 52 40 03 telefono zenbakira deitu beharko da.

Eleak-ek eskubide zibil eta politikoen alde aurkeztutako mozioa aurrera atera zen Bildu, EAJ eta Ezker Anitzaren botoekin. PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu zuten. Moziorik eztabaidatuena izan zen, eta batez ere PSE-EEk eta PPk kritikatua. Santi Angulo aurkeztu zuen Eleak-en izenean. Gogorarazi zuen milaka euskal herritarren eskubideak “murriztuak” izan direla. Hala, egoera politikoa aldatu arren, eta bake iraunkorrerako aukera dagoen arren, Alderdien Legea oraindik indarrean dagoela aipatu zuen, eta “halako egoerak errepika daitezkeela”. Edonola ere, pertsona zein proiektu guztiek eskubide guztiak izan behar dituztela aldarrikatu zuen. Juan Carlos Arbelaitz Sonia Jacintoren bikotekideak ere hartu zuen hitza, eta bai Jacinto eta baita Idoia Arbelaitz ere “politika egiteagatik” espetxeratu dituztela. Arbelaitz egun baldintzapeko askatasunean dago. Jacintok espetxean jarraitzen du. Hala, bere kasua ere aipatu zuen, eta 4 urteko haur bat daukatela, ama hilabetean behin ikus dezakeela, eta horretarako milaka kilometro egin behar dituztela azaldu zuen. Alderdien errondan, Jose Manuel Herzog PPko zinegotziak sufrimendua “ulertzen” zuela esan zuen, baina udalbatzarra gai horiek eztabaidatzeko tokia ez zela. Era berean, galdetu zuen euskaraz: “Zamarreño non dago? Caso non dago?”. Legeak “direnak dira”, gaineratu zuen. Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak oraindik “urratsak emateko” dituztela esan zuen, eta “demokraziaren arauak” errespetatu behar dituztela. Eztabaida sortu zuen beste gaia [...]

Pasaia Kirol Elkarteko futbol talde nagusia Hirugarren Mailan ariko da datorren urtean, Eibar Bk utzi duen tokia betetzen. Izan ere, bigarren taldea desegin dute eibartarrek. Pasa den asteburuan kirol arloan zituzten aukera guztiak zapuztu zitzaizkien ...

Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak urteko batzarra egingo du etzi. 18:00etan egin dute deialdia elkartearen egoitzan (Pablo Iglesias k/ 11) eta besteak beste urteko balantzea eta egitasmo berriak aurkeztuko dizkiete bazkideei. Halaber, egoitza berria ...

Emakume bat atxilotu du ertzaintzak Errenteriako ileapaindegi batean dirua eta hainbat objektu lapurtu dituelakoan. Gertakariak joan den astearte gauean izan zirela azaldu du Barne Sailak. Ustezko lapurrak pertsiana indarrez zabaldu eta ateko kristala ...

Jarrera "alderdikoiak" alde batera uzteko eskatu du Errenteria-Orereta Bizirik taldeak

Lezoko Udal Liburutegia udako ordutegiarekin hasi da martxan, aste honetan bertan. Abuztuaren 6ra bitartera arte iraungo du ordutegi horrek. Horrela, astelehenetan goizez eta arratsaldez egongo da irekita: 10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00e...