Emakume bat atxilotu dute ileapaindegi batean dirua lapurtu duelakoan

Emakume bat atxilotu du ertzaintzak Errenteriako ileapaindegi batean dirua eta hainbat objektu lapurtu dituelakoan. Gertakariak joan den astearte gauean izan zirela azaldu du Barne Sailak. Ustezko lapurrak pertsiana indarrez zabaldu eta ateko kristala ...

Emakume bat atxilotu du ertzaintzak Errenteriako ileapaindegi batean dirua eta hainbat objektu lapurtu dituelakoan. Gertakariak joan den astearte gauean izan zirela azaldu du Barne Sailak. Ustezko lapurrak pertsiana indarrez zabaldu eta ateko kristala puskatu zuela gaineratu dute iturri berek. Jaizkibel kalean atxilotu zuten 29 urteko emakumea ertzainek. Atxilotzeko unean 50 euro atzeman zizkioten emakumeari. Datozen orduetan eramango dute atxilotua epailearen aurrera indarra erabilita lapurreta egitea leporatuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.