Hirugarren Mailan ariko da Pasaia datorren denboraldian

Pasaia Kirol Elkarteko futbol talde nagusia Hirugarren Mailan ariko da datorren urtean, Eibar Bk utzi duen tokia betetzen. Izan ere, bigarren taldea desegin dute eibartarrek. Pasa den asteburuan kirol arloan zituzten aukera guztiak zapuztu zitzaizkien ...

Pasaia Kirol Elkarteko futbol talde nagusia Hirugarren Mailan ariko da datorren urtean, Eibar Bk utzi duen tokia betetzen. Izan ere, bigarren taldea desegin dute eibartarrek.

Pasa den asteburuan kirol arloan zituzten aukera guztiak zapuztu zitzaizkien zurigorriei, Laudiok ezin izan baitzuen 2. B Mailara igotzeko txartela lortu. Pasaiak Hirugarren Mailara igotzeko kanporaketan gailendu zen, Arabako eta Bizkaiko txapeldunordeen  kontra jokatutako partidetan. Lanak beteta, zain egon dira, eta azkenean lortu dute igotzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.