Imaz eta Ugalde pilotariak garaile Irunen
Ander Imaz eta Andoni Ugaldek Irungo Pilota Txapelketako finala irabazi zuten asteburuan. Txapela janzteaz gain, Imaz partidako pilotari onena aukeratu zuten. Oihan Lopez eta Imanol Isasak, berriz, ezin izan zuten Udaberri Txapelketan ekialdeko finala ...
Ander Imaz eta Andoni Ugaldek Irungo Pilota Txapelketako finala irabazi zuten asteburuan. Txapela janzteaz gain, Imaz partidako pilotari onena aukeratu zuten. Oihan Lopez eta Imanol Isasak, berriz, ezin izan zuten Udaberri Txapelketan ekialdeko finala irabazi, eta Andoni Ugaldek ere ezin izan zuen Urretxuko Txapelketako finala irabazi. Hiruek, baina, bigarren postu garrantzitsua eskuratu zuten. Bestalde, Oiarpek jakinarazi duenez, xanistebanetako txapelketako finalerdiak jokatzen hasiko dira asteburuan.
