Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Maitane Linazasoro: “Herriko gazteen arteko komunikazioa bermatzea du helburu Gazte Egunak”

Gazte Eguna egingo dute bihar zortzigarren aldiz Errenteria-Oreretako gazteek antolatuta. Maitane Linazasoro (Errenteria-Orereta, 1986) antolatzaileetako bat da. Gazte Eguna egingo duzue bihar. Zortzigarren aldia izango da, ezta? Bai. 1995ean nazio mailako Gazte Eguna antolatu zuten Oreretan. Urte hartan, Gazte Egunaren ekimenetan zendu zen Ibon Zabala gazte oreretarra. Eten bat izan zen eta ondoren, 2005ean, Zabalaren omenez hasi ginen antolatzen. Aurtengoa beraz, Gazte Egunaren zortzigarren aldia izango da. Nork antolatzen du Gazte Eguna? Herriko gazteen artean antolatzen da. Lehenengo aldia antolatzeko hainbat gazte eta koadrila elkartu ziren, eta haiek izan ziren antolatzaileak. Hortik aurrera hori izan da dinamika, herriko gazteak bildu eta guztion artean antolatzea. Aurten, adibidez, antolaketan parte hartu dugun gazteok hilabete pasatxo eman dugu asteazkenero bilerak egiten Patxikun, eta guztira hamar lagun elkartu gara. Behin egitaraua zehaztuta, lana banatu dugu herriko beste koadrilen artean. Eta zein helburu du? Urtero helburu ezberdin bat jartzen da, eta aurtengoa herriko gazteen arteko komunikazioa bermatzea da, elkar ezagutzea. Oreretako gazteek ez dugu izaten bata bestearen berri, bakoitza gure gunean ibiltzen garelako edo, eta ez dugulako gure arteko harremanik. Horrekin bukatu eta gazteen arteko komunikazio zubiak sortzea litzateke, beraz, aurtengo Gazte Egunaren helburua. Parte hartzearen gaineko zein balorazio egiten duzue? Gazte ugari animatzen da [...]

admin
Oarsoaldea
2012/06/29

Gazte Eguna egingo dute bihar zortzigarren aldiz Errenteria-Oreretako gazteek antolatuta. Maitane Linazasoro (Errenteria-Orereta, 1986) antolatzaileetako bat da. Gazte Eguna egingo duzue bihar.

Zortzigarren aldia izango da, ezta?
Bai. 1995ean nazio mailako Gazte Eguna antolatu zuten Oreretan. Urte hartan, Gazte Egunaren ekimenetan zendu zen Ibon Zabala gazte oreretarra. Eten bat izan zen eta ondoren, 2005ean, Zabalaren omenez hasi ginen antolatzen. Aurtengoa beraz, Gazte Egunaren zortzigarren aldia izango da.
Nork antolatzen du Gazte Eguna?
Herriko gazteen artean antolatzen da. Lehenengo aldia antolatzeko hainbat gazte eta koadrila elkartu ziren, eta haiek izan ziren antolatzaileak. Hortik aurrera hori izan da dinamika, herriko gazteak bildu eta guztion artean antolatzea. Aurten, adibidez, antolaketan parte hartu dugun gazteok hilabete pasatxo eman dugu asteazkenero bilerak egiten Patxikun, eta guztira hamar lagun elkartu gara. Behin egitaraua zehaztuta, lana banatu dugu herriko beste koadrilen artean.
Eta zein helburu du?
Urtero helburu ezberdin bat jartzen da, eta aurtengoa herriko gazteen arteko komunikazioa bermatzea da, elkar ezagutzea. Oreretako gazteek ez dugu izaten bata bestearen berri, bakoitza gure gunean ibiltzen garelako edo, eta ez dugulako gure arteko harremanik. Horrekin bukatu eta gazteen arteko komunikazio zubiak sortzea litzateke, beraz, aurtengo Gazte Egunaren helburua. Parte hartzearen gaineko zein balorazio egiten duzue?
Gazte ugari animatzen da Gazte Egunean parte hartzera, iaz 100 gaztetik gora elkartu ginen eta aurten ere hala izatea espero dugu. Egiten dugun balorazioa oso positiboa da.
Adin mugarik ba al dago parte hartzeko?
Ez dago adin mugarik inondik inora ere. Gazte Eguna, gazte sentitzen den ororentzat da. Horren harira dei egin nahi diegu gazte diren eta gazte sentitzen diren guztiei bihar Foru Plazan egun osorako antolatu dugun Gazte Egunarekin bat egin dezaten.

 

Egitaraua

  • 10:30. Ezagutza jolasak.
  • 13:00. Ekitaldia.
  • 14:00. Bazkaria (txartelak salgai daude Landare, Gailur eta Arkaitzan, 12 euroan).
  • 17:00. Jolas poteo musikala.
  • 23:00. Bietan Egurra taldearekin kontzertua. Ondoren gazte musika.

Ekitaldi guztiak Foru Plazan egingo dituzte.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.