«Ikasleei oiartzuera transmititzeko» aholkuak
Udalak eta Ttur-tturrek motibazio saioak egin dituzte, herriko bi ikastetxeetako irakasle eta hezitzaileekin Oiartzueraren gaineko motibazio saioak egin dituzte Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak herriko bi ikastetxeetako irakasleekin. Elizalde Herri Eskolan 30 irakasle inguru bildu zirela jakinarazi du udalak. Haurtzaro Ikastolan, berriz, irakasleak eta irakasle ez direnak elkartu ziren (jantokiko hezitzaileak), «50 pertsonatik gora». Saio horien bidez, udalak azaldu duenez, «irakasleak ahozkotasunak herriko euskalkia mantentzeko duen garrantziaz jabetzea bilatzen zen». Helburua,baina, ez da irakasle guztiak «oiartzuera itxian» hitz egiten hastea. «Saio horien lehen helburua langileak euren hizkuntza ohituren inguruan hausnarketa egitea zen, ordu erdiz bada ere, horretan pentsatzen jartzea», nabarmendu du udalak. Bi ikastetxeetan izan ziren Ane Badiola Ttur-tturreko kidea eta Oiartzuarren Baitan (Oiartzungo ahozko ondarea jasotzeko eta hedatzeko) egitasmoko koordinatzailea eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikaria. Ikastetxe bakoitzean, duten errealitatearen arabera, «ikasleei oiartzuera transmititzeko» egin dezaketenaren gaineko aholku batzuk eman zizkieten. Ikasleentzat ere bai Irakasleek eta jantokiko hezitzaileek, jaso dituzte azkeneko gomendioak. Ttur-tturrek, baina, ikasleekin ere egiten ditu halako motibazio saioak. Herriko ikastetxeetako DBH3 eta 4. mailako ikasleei ematen dizkieten saioak dira, «euskararen egoeraz, hizkuntza ohiturez eta euskalgintzaz hausnartzeko».
Udalak eta Ttur-tturrek motibazio saioak egin dituzte, herriko bi ikastetxeetako irakasle eta hezitzaileekin
Oiartzueraren gaineko motibazio saioak egin dituzte Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak herriko bi ikastetxeetako irakasleekin.
Elizalde Herri Eskolan 30 irakasle inguru bildu zirela jakinarazi du udalak. Haurtzaro Ikastolan, berriz, irakasleak eta irakasle ez direnak elkartu ziren (jantokiko hezitzaileak), «50 pertsonatik gora».
Saio horien bidez, udalak azaldu duenez, «irakasleak ahozkotasunak herriko euskalkia mantentzeko duen garrantziaz jabetzea bilatzen zen». Helburua,baina, ez da irakasle guztiak «oiartzuera itxian» hitz egiten hastea.
«Saio horien lehen helburua langileak euren hizkuntza ohituren inguruan hausnarketa egitea zen, ordu erdiz bada ere, horretan pentsatzen jartzea», nabarmendu du udalak.
Bi ikastetxeetan izan ziren Ane Badiola Ttur-tturreko kidea eta Oiartzuarren Baitan (Oiartzungo ahozko ondarea jasotzeko eta hedatzeko) egitasmoko koordinatzailea eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikaria. Ikastetxe bakoitzean, duten errealitatearen arabera, «ikasleei oiartzuera transmititzeko» egin dezaketenaren gaineko aholku batzuk eman zizkieten.
Ikasleentzat ere bai
Irakasleek eta jantokiko hezitzaileek, jaso dituzte azkeneko gomendioak. Ttur-tturrek, baina, ikasleekin ere egiten ditu halako motibazio saioak. Herriko ikastetxeetako DBH3 eta 4. mailako ikasleei ematen dizkieten saioak dira, «euskararen egoeraz, hizkuntza ohiturez eta euskalgintzaz hausnartzeko».

