Musika Eskolan ahots teknika eta dantza klasikoa irakatsiko dute
Hondarribiko Musika Eskolak ahots teknika ikastaroa prestatu du, helduentzat, Maite Ocak zuzenduta. Eskolatik esan dutenez, “eskari handiari erantzuteko eta gure inguruko koru zaletasuna handia delako”, antolatu dute ikastaroa. Talde txikie...
Hondarribiko Musika Eskolak ahots teknika ikastaroa prestatu du, helduentzat, Maite Ocak zuzenduta. Eskolatik esan dutenez, “eskari handiari erantzuteko eta gure inguruko koru zaletasuna handia delako”, antolatu dute ikastaroa. Talde txikietan antolatuko dira ikasleak eta, esan dutenez, ez da beharrezkoa izango ezagutza musikalik edukitzea.
Dantza klasikoa ikasteko aukera ere izango da Musika Eskolan. 5 urtetik aurrerako haurrentzat eta helduentzat emango dituzte ikasgelak.
Bi ikastaroetarako izena emateko epea hilaren 8an amaitzen da. Informazio gehiago nahi dutenek 943 64 13 57 telefono zenbakira dei dezakete.
