Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

«Txalapartak erritmoa lantzeko eta inprobisatzeko aukera ematen du»

Lara Mitxelena: txalaparta irakaslea. Soinuenea Fundazioak antolatutako eskoletan parte hartzera animatu ditu herritarrak. Instrumentu berezia dela dio, eta hainbat gaitasun lantzeko aukera ematen duela: erritmoa, koordinazioa, mugimendua… Lara Mitxelena (Hernani, 1985) txalaparta irakaslea da Soinuenea Fundazioa-Herri Musikaren Txokoan. Aurten, bi ikaslek bakarrik eman dute izena eskoletan, eta Soinuenea Fundazioak herritarrak animatu ditu instrumentu «berezi hori» jotzen ikastera. Mitxelenak, bestalde, txalapartaren berezitasunen berri eman du. Zergatik da berezia txalaparta? Alde batetik, erritmoa lantzeko aukera ematen duelako. Perkusio instrumentua da, eta horrek erritmoa lantzea eskatzen du. Bestetik, beste pertsona batekin jotzen da, eta horrek komunikazioa eta harremanak lantzea ere badakar. Eskoletan izena ematen duenak, nola ikasiko du txalaparta jotzen? Nolakoak dira eskolak? Txalaparta jotzen ikasten da. Saioak ordubetekoak izaten dira, astean behin. Ondo pasatzea da helburu nagusia, baina gero bakoitzak bere beharrak asetzea bilatzen du. Batzuek erritmoa landu nahi dute, besoekin ariketak egin besteek, koordinazioa lantzea ere helburu dute hainbatek, mugimendua lortzea… Bestetik, niretzat oso garrantzitsua da tradizioa. Askok, txalaparta modernoa esaten dena jotzen dute, doinu modernoak. Nik tradizioari garrantzia asko ematen diot. Hala, hasieratik hasten gara eskoletan, ohiko doinuak jotzen, tradiziotik. Gero, erritmo berriak ikasten joaten gara. Izena ematen dutenek, eskolak finkatuta dituzte, edo taldearen arabera adostu ahal izango dituzte? Orain, [...]

nagore vega
Oarsoaldea
2012/11/01

Lara Mitxelena: txalaparta irakaslea. Soinuenea Fundazioak antolatutako eskoletan parte hartzera animatu ditu herritarrak. Instrumentu berezia dela dio, eta hainbat gaitasun lantzeko aukera ematen duela: erritmoa, koordinazioa, mugimendua…

Lara Mitxelena

Lara Mitxelena (Hernani, 1985) txalaparta irakaslea da Soinuenea Fundazioa-Herri Musikaren Txokoan. Aurten, bi ikaslek bakarrik eman dute izena eskoletan, eta Soinuenea Fundazioak herritarrak animatu ditu instrumentu «berezi hori» jotzen ikastera. Mitxelenak, bestalde, txalapartaren berezitasunen berri eman du.

Zergatik da berezia txalaparta?
Alde batetik, erritmoa lantzeko aukera ematen duelako. Perkusio instrumentua da, eta horrek erritmoa lantzea eskatzen du. Bestetik, beste pertsona batekin jotzen da, eta horrek komunikazioa eta harremanak lantzea ere badakar.

Eskoletan izena ematen duenak, nola ikasiko du txalaparta jotzen? Nolakoak dira eskolak?
Txalaparta jotzen ikasten da. Saioak ordubetekoak izaten dira, astean behin. Ondo pasatzea da helburu nagusia, baina gero bakoitzak bere beharrak asetzea bilatzen du. Batzuek erritmoa landu nahi dute, besoekin ariketak egin besteek, koordinazioa lantzea ere helburu dute hainbatek, mugimendua lortzea… Bestetik, niretzat oso garrantzitsua da tradizioa. Askok, txalaparta modernoa esaten dena jotzen dute, doinu modernoak. Nik tradizioari garrantzia asko ematen diot. Hala, hasieratik hasten gara eskoletan, ohiko doinuak jotzen, tradiziotik. Gero, erritmo berriak ikasten joaten gara.

Izena ematen dutenek, eskolak finkatuta dituzte, edo taldearen arabera adostu ahal izango dituzte?
Orain, ostegunetan egiten ditugu saioak, 20:00etatik 21:00etara. Orain bi pertsona daude izena emanda, eta horiekin ordu horretan elkartzen naiz. Beste aukera bat litzateke, ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara. Solfeo irakaslea ere banaiz, eta taldea sortuz gero, posible litzateke adostea, baina hitz egin beharko genuke noiz, solfeo eskolak ez ditudanean izan beharko lukeelako. Normalean, lauko taldeak sortzen ditugu. Orain, hasiberri batekin nago, eta beste gizonak urteak daramatza, baina ez dauka arazorik hasiberriekin batera aritzeko ere.

Nola animatuko zenuke jendea txalaparta jotzera?
Probatzeko esango nieke, oso ondo pasatuko dutelako. Oso instrumentu berezia da txalaparta. Ni, esaterako, lehen aldiz ikusi nuenean, asko harritu nintzen. Bereziki, bi pertsonen artean sortzen den harremanak eman zidan atentzioa, nola iristen diren horren azkar jotzera. Txalaparta perkusio instrumentua da, ez da solfeorik edo musikarik jakin behar, eta bi pertsonek elkarrekin hainbat gauza egin ditzakete, oso ederrak direnak, bata bestearekin komunikatuta, partiturarik gabe. Txalapartak, erritmoa lantzeko eta inprobisatzeko aukera ematen du. Muga batzuen barruan, baina inprobisatzeko aukera ere ematen du, nahi duzuna egiteko. Instrumentu oso konpletoa da. Edozein pertsona animatuko nuke txalaparta ikastera eta jotzera.

Txalaparta eskolak

  • Irakaslea. Lara Mitxelena.
  • Eskolak non. Madalensoro pilotalekuan dauden lokaletan.
  • Eskolak noiz. Orain, ostegunetan ematen dituzten eskolak, 20:00etatik 21:00etara. Mitxelenak beste aukera bat ere ematen du: ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara. Taldea osatuz gero, eta bi ordu horietan aukerarik ez badute, irakaslea prest dago beste egun eta orduren bat adosteko. Mitxelenak tartea aurkitu beharko luke, solfeo irakaslea ere badelako, baina ez dauka arazorik horretarako. Ikasleen beharretara egokitzen da.
  • Ikastaroaren iraupena. Irailaren 17an hasi ziren eskolak ematen, eta ekainaren erdialdera arte iraungo dute.
  • Prezioak. Oiartzunen erroldatuta daudenek, 200 euro ordaintzen dute ikasturtea. Oiartzunen erroldatu gabe daudenek, berriz, 240 euro.
  • Izena emateko. Izena emateko interesa dutenek, Soinuenea-Herri Musikaren Txokoarekin jarri behar dute harremanetan. Hiru kontaktu bide jartzen ditu Soinueneak interesdunen eskura. Telefono zenbakia: 943 49 35 78. Helbide elektronikoa: artxiboa[abildua]soinuenea.org. Edo bertatik pasatzea: Tornola kaleko, 6. zenbakian dago, Ergoinenen. Asteazkenetik larunbatera egoten da zabalik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.