Pasaiako haurrek euren marrazkiak aurkez ditzakete
Pasaiako udal liburutegiek antolatzen duten Gabonetako Marrazki Lehiaketa abian da jada. 49. aldian parte hartu nahi duten 4 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoek, marrazkiak egiteko gai bakarra izango dute: Gabonak. Parte hartzeko udalerriko ikast...
Pasaiako udal liburutegiek antolatzen duten Gabonetako Marrazki Lehiaketa abian da jada. 49. aldian parte hartu nahi duten 4 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoek, marrazkiak egiteko gai bakarra izango dute: Gabonak.
Parte hartzeko udalerriko ikastetxe bateko (Pasaia-Lezo Lizeoko, Anunciatako edo Karmengo Amako) ikasle izan behar da. Interesdunek, bertan jaso behar dituzte marrazkiak egiteko orriak, eta gero bertan aurkeztu. Udalerritik kanpo ikasten dutenek liburutegietan eska ditzakete. Azaroaren 23rako aurkeztu behar dituzte, eskoletan zein Antxoko liburutegian.
Bost maila egongo dira: 12 eta 14 urte bitartekoak, A Mailan; 9 eta 11 urte artekoak, Bn; 7 eta 8 urtekoak Cn; 5 eta 6koek D maila osatuko dute, eta 4 urte dituztenek azken mailan hartuko dute parte. Hiru saridun egongo dira maila bakoitzeko.
