Hondarribiko Udaleko Kirol Sailak jakinarazi duenez, Hondartza kiroldegiaren alboan dagoen skate parkea itxita egongo da azpiegituretan eragindako kalteak konpondu arte.
Irungo Udalbatzak gehiengo sinplearekin onartu zuen 2013 urteko zergen igoera asteazkenean. PSE-EEren udal taldeak PPko hiru zinegotzien botoekin lortu zuen zergen igoera aurrera ateratzea. Izan ere, Alderdi Popularreko kideak zergen igoera orokorraren alde egon arren, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergak aurreikusitako bigarren etxebizitza hutsen kasuan %50eko igoeraren aurka agertu ziren. Hori dela eta, PPko hiru zinegotzik aldeko botoa eman zuten eta beste biak aldiz, abstenitu. Era horretan, mozioa aurrera ateratzea lortu zuten PPk eta PSE-EEk. Horiek horrela, abuztuko KPIren %2,7ko igoera alpikatzeko proposamena egin zuen Miguel Angel Paez Irungo Udaleko Ogasun zinegotziak. BEZaren igoeraren aurreko KPI aplikatzea proposatu zuen tokiko gobernuko kideak, “eta ez iraileko edo urriko %3,4koa edo %3,5ekoa”. Zergen igoera orokorraren alde agertu zen orduan PP, baina ez ordea xehetasun batekin: bigarren etxebizitza hutsen kasuan jabeek %50eko igoera ordaintzea Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga dela eta. Hala eta guztiz ere, igoera orokorra aurrera ateratzen lagundu zuten popularrek eta beren desadostasuna agertzeko edo, hiruk alde bozkatu zuten eta bik, kontra. Horren ondorioz, PSE-EEren 9 zinegotzien eta PPko hiruen botoek 12 boto gehitu zituzten; 11 zinegotzik kontrako botoa eman zuten eta PPren bi zinegotzi abstenitu ziren. Gainontzeko udal taldeak, aurka Bildu, EAJ eta EB alderdiak zergen igoeraren aurkako jarrera berretsi zuten. Batetik, [...]
Hilabeteroko zita daukate odol emaileek datorren astean. Asteartean (hilaren 6an) eta asteazkenean (hilaren 7an) ekintza hori egiteko aukera izango dute: Reina aretoan asteartean, eta Beraungo anbulatorioan asteazkenean, 18:30etik 20:30era, bi egunetan...
Erregional Ohorezko Mailako Touringek Aloña Mendi taldea jasoko du bihar arratsaldean Fanderian, 16:30etik aurrera. Goiko postuei eutsi nahi die talde gorritxoak. Oñatiarrek baino bi puntu gehiago ditu. Beti Onak, berriz, Martuteneren kontra jokatuko...
Pasaiak lortu du ligako hirugarren garaipena lortzea. Hori bai, ozta-ozta, azken minutuan sartu baitzuten garaipenaren gola (2-3), Durangoko Cultural taldearen kontra. Bigarren zatian izan ziren partidako gol guztiak. 58. minutuan aurreratu ziren etxekoak, Borja Luisen bitartez. Bost minutu beranduago iritsi zen berdinketa. Alexek sartu zuen banakoa. Partida bukatzeko ordu laurden falta zela, aurretik jarri ziren berriro zuriurdinak, Borja Luisen bitartez berriro ere. Partida kontrolatuta zutela zirudienean, Igarki Arrondok biko berdinketa jarri zuen markagailuan, 86. minutuan. Pasaitarrek ez ziren horrekin konformatu, eta azkeneko minutuan Igarkik berak faltaz sartutako gol bati esker menderatu zituzten bizkaitarrak. Pasaiak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen horrela. Sailkapeneko hamabigarren postura igo da, beste hainbeste punturekin. Datorren jardunaldian Elgoibar jasoko dute Don Boscon. Gainontzeko emaitzak Erregional Ohorezko Mailan Trintxerpek ezin izan zuen Don Boscon Real Unoin B gainditu. Irundarrak 0-1 gailendu ziren. Lehen Erregionalari dagokionez, Pasaia Bren eta Sanpedrotarraren arteko derbia bana bukatu zen. Bestalde, Trintxerpe-Azkuene Bren eta Touring Bren arteko partida bihar jokatuko da, Trintxerren, 16:00etatik aurrera. Areto futboleko zein eskubaloiko Pasaiako taldeek datorren asteburuan itzuliko dira lehiatzera.
Ezezagunok antzerki taldeak La felicidad de estar enferm@ –Gaixo egotearen poztasuna– gaztelerazko antzezlana emango dute igandean (20:00), Amaia KZn. Miren Etxeberria, Ana Perez eta Luisma Morenoren zuzendaritzapean ariko dira antzezleak. Lana, Carlos Sarrio dramaturgoaren Trastornos, Dialogos –Nahasmenak, Elkarrizketak– idazlanaren adaptazioa da. Umore kodea erabiliz, gaixotasun ezberdinak lantzen ditu idazleak.
Trintxerpeko eta San Pedroko Herrirak deituta, presoen eskubideen eta etxeratzearen aldeko elkarretaratzea egingo dute astelehenean, Trintxerpeko azokaren parean. 19:30ean jarri dute hitzordua, eta astelehenero egiteko asmoa dute.
Bizikleta martxan parte hartzeko deia egin du Oiartzungo Herri Bilguneak:
Abenduaren 29an jokatuko dute Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Gabon Abesti Sariketa. Egun, Ereintza elkarteak antolatzen du lehiaketa hori, eta aurtengoa 66. ekitaldia izango da. Ereintzak jakinarazi duenez, jada izena eman daiteke bertan parte hartzeko...
Goizean, 2013rako Ordenantza Fiskalei begira hartutako neurriak aurkeztu ditu gobernu taldeak. Julen Mendoza alkateak nabarmendu duenez, PSE-EErekin adostu dituzte, eta oso garrantzitsua da hori: “Ez baita gai puntuala bakarrik, oso gai garrantzitsua baizik. PSE-EEren borondatea nabarmentzekoa da, baita gobernu taldearena ere”. Zergak eta tasak %3 igoko dituzte datorren urtean orokorrean, “aurtengo iraileko KPIa baino gutxiago (%3,4koa izan baita)”. Baina, bost neurri hartu ditu udalak, “krisiaren zama guztia herritarren gainean eror ez dadin”. Mendozak gogorarazi duenez, “udalaren egoera kaskarra da”, baina hala ere, “herritarrek ere egoera zaila bizi dute eta udalak esfortzua egingo du herritarrek dena ordaindu ez dezaten”. Hauek dira Errenteriako Udalak hartuko dituen bost neurriak: Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio eta Obren (EIOZ) Gaineko Zerga, eta uraren eta estolderiaren tasak izoztuko dituzte. Ohikoak ez diren etxebizitzetan, %100 gainkargua proposatu dute, “etxebizitzen merkatuan eragin eta alokairua bultzatzeko”. Etxebizitza hutsen aurkako neurria litzateke. Udalaren kalkuluen arabera, Errenteria-Oreretan 1.500 etxebizitza huts inguru daude, %8a. Komertzio txikien jarduera bultzatzeko, hainbat puntu. Ez dituzte igoko negozioak irekitzeko lizentziak. Lokal komertzialetan obrak eta egokitzapenak egiteko, %33ko hobaria mantenduko dute. Azoka txikietan (Beraunen eta Zumardian) egoteko ordandu beharreko kopuruak izoztuko dituzte. Eta Mahaitxoak jartzeko tarifak “%1,5 bakarrik” igoko dituzte. Jarduera Ekonomikoaren Gaineko zerga ez dute [...]
Ola Sagardotegiak eskaintza turistiko berria aurkeztu du aste honen hasieran. Horren arabera, bi bisita gidatu mota eskainiko ditu sagardotegiak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin, Irungo Udalarekin eta Bidasoa Bizirik Turismo Agentziarekin egindako lanari esker. Batetik, Ola bisita gidatua antolatu du sagardotegiak. “Ezagutu sagardoak Euskal Herriko kulturan izan zuen eta duen garrantzia. Ola Sagardotegiko XIII.mendeko burdinolari buruzko historia ezagutzeaz gain, Ola Sagardotegia barrutik ezagutzeko aukera ere izango da”. Ikus-entzunezko bat eta sagardo dastaketa ere eskainiko dira aukera honetan eta azkenik, bazkari zein afari batekin buka dezakete bisitariek. Bestetik, Ola bisita gidatu osoa eskaintzen du sagardotegiak. Horren arabera, sagardoaren prozesu osoa nola gauzatzen den ikus ahal izango du bisitariak, “sagastietatik hasi, tolarean jarraitu eta upeltegian bukatuko da sagardo dastaketa bat eginez”, jakinarazi du. Eskaintza berritzaile honen gaineko informazio gehiagorako Ola Sagardotegiaren blogera jo dezakete interesatuek. Sagardotegia Ola sagardotegia 1999an ireki zuten sagardotegi moduan, nahiz eta baserrian bertan aspalditik egiten zuten sagardoa. XIII. mendeko burdinola bat da eraikina, Arantzateko Burdinola izenez ezaguna. Burdinolaren kontra zegoen baserrian jaiotakoak da Iñaki Bengoetxea eta haren senideak. Hala, jaiotetxea eta burdinola berritu berritu ondotik, ekin zioten sagardoa egiteari.
Harria eta Danako jatetxeetako ordezkariek Valladoliden egingo den Espainiako VIII. Tapa eta Pintxo Lehiaketan parte hartuko dute astelehenetik asteazkenera bitartean. Harria jatetxeko Iñaki Barrosek Basatxerriko kokotxa eta tomate chutnya pintxoa aur...