Pasaiak azken minutuan irabazi du Durangon
Pasaiak lortu du ligako hirugarren garaipena lortzea. Hori bai, ozta-ozta, azken minutuan sartu baitzuten garaipenaren gola (2-3), Durangoko Cultural taldearen kontra. Bigarren zatian izan ziren partidako gol guztiak. 58. minutuan aurreratu ziren etxekoak, Borja Luisen bitartez. Bost minutu beranduago iritsi zen berdinketa. Alexek sartu zuen banakoa. Partida bukatzeko ordu laurden falta zela, aurretik jarri ziren berriro zuriurdinak, Borja Luisen bitartez berriro ere. Partida kontrolatuta zutela zirudienean, Igarki Arrondok biko berdinketa jarri zuen markagailuan, 86. minutuan. Pasaitarrek ez ziren horrekin konformatu, eta azkeneko minutuan Igarkik berak faltaz sartutako gol bati esker menderatu zituzten bizkaitarrak. Pasaiak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen horrela. Sailkapeneko hamabigarren postura igo da, beste hainbeste punturekin. Datorren jardunaldian Elgoibar jasoko dute Don Boscon. Gainontzeko emaitzak Erregional Ohorezko Mailan Trintxerpek ezin izan zuen Don Boscon Real Unoin B gainditu. Irundarrak 0-1 gailendu ziren. Lehen Erregionalari dagokionez, Pasaia Bren eta Sanpedrotarraren arteko derbia bana bukatu zen. Bestalde, Trintxerpe-Azkuene Bren eta Touring Bren arteko partida bihar jokatuko da, Trintxerren, 16:00etatik aurrera. Areto futboleko zein eskubaloiko Pasaiako taldeek datorren asteburuan itzuliko dira lehiatzera.
Pasaiak lortu du ligako hirugarren garaipena lortzea. Hori bai, ozta-ozta, azken minutuan sartu baitzuten garaipenaren gola (2-3), Durangoko Cultural taldearen kontra.
Bigarren zatian izan ziren partidako gol guztiak. 58. minutuan aurreratu ziren etxekoak, Borja Luisen bitartez. Bost minutu beranduago iritsi zen berdinketa. Alexek sartu zuen banakoa. Partida bukatzeko ordu laurden falta zela, aurretik jarri ziren berriro zuriurdinak, Borja Luisen bitartez berriro ere. Partida kontrolatuta zutela zirudienean, Igarki Arrondok biko berdinketa jarri zuen markagailuan, 86. minutuan. Pasaitarrek ez ziren horrekin konformatu, eta azkeneko minutuan Igarkik berak faltaz sartutako gol bati esker menderatu zituzten bizkaitarrak.
Pasaiak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen horrela. Sailkapeneko hamabigarren postura igo da, beste hainbeste punturekin. Datorren jardunaldian Elgoibar jasoko dute Don Boscon.
Gainontzeko emaitzak
Erregional Ohorezko Mailan Trintxerpek ezin izan zuen Don Boscon Real Unoin B gainditu. Irundarrak 0-1 gailendu ziren. Lehen Erregionalari dagokionez, Pasaia Bren eta Sanpedrotarraren arteko derbia bana bukatu zen. Bestalde, Trintxerpe-Azkuene Bren eta Touring Bren arteko partida bihar jokatuko da, Trintxerren, 16:00etatik aurrera.
Areto futboleko zein eskubaloiko Pasaiako taldeek datorren asteburuan itzuliko dira lehiatzera.