Eskaintza turistiko berria aurkeztu du Olak
Ola Sagardotegiak eskaintza turistiko berria aurkeztu du aste honen hasieran. Horren arabera, bi bisita gidatu mota eskainiko ditu sagardotegiak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin, Irungo Udalarekin eta Bidasoa Bizirik Turismo Agentziarekin egindako lanari esker. Batetik, Ola bisita gidatua antolatu du sagardotegiak. “Ezagutu sagardoak Euskal Herriko kulturan izan zuen eta duen garrantzia. Ola Sagardotegiko XIII.mendeko burdinolari buruzko historia ezagutzeaz gain, Ola Sagardotegia barrutik ezagutzeko aukera ere izango da”. Ikus-entzunezko bat eta sagardo dastaketa ere eskainiko dira aukera honetan eta azkenik, bazkari zein afari batekin buka dezakete bisitariek. Bestetik, Ola bisita gidatu osoa eskaintzen du sagardotegiak. Horren arabera, sagardoaren prozesu osoa nola gauzatzen den ikus ahal izango du bisitariak, “sagastietatik hasi, tolarean jarraitu eta upeltegian bukatuko da sagardo dastaketa bat eginez”, jakinarazi du. Eskaintza berritzaile honen gaineko informazio gehiagorako Ola Sagardotegiaren blogera jo dezakete interesatuek. Sagardotegia Ola sagardotegia 1999an ireki zuten sagardotegi moduan, nahiz eta baserrian bertan aspalditik egiten zuten sagardoa. XIII. mendeko burdinola bat da eraikina, Arantzateko Burdinola izenez ezaguna. Burdinolaren kontra zegoen baserrian jaiotakoak da Iñaki Bengoetxea eta haren senideak. Hala, jaiotetxea eta burdinola berritu berritu ondotik, ekin zioten sagardoa egiteari.
Ola Sagardotegiak eskaintza turistiko berria aurkeztu du aste honen hasieran. Horren arabera, bi bisita gidatu mota eskainiko ditu sagardotegiak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin, Irungo Udalarekin eta Bidasoa Bizirik Turismo Agentziarekin egindako lanari esker.
Batetik, Ola bisita gidatua antolatu du sagardotegiak. “Ezagutu sagardoak Euskal Herriko kulturan izan zuen eta duen garrantzia. Ola Sagardotegiko XIII.mendeko burdinolari buruzko historia ezagutzeaz gain, Ola Sagardotegia barrutik ezagutzeko aukera ere izango da”. Ikus-entzunezko bat eta sagardo dastaketa ere eskainiko dira aukera honetan eta azkenik, bazkari zein afari batekin buka dezakete bisitariek.
Bestetik, Ola bisita gidatu osoa eskaintzen du sagardotegiak. Horren arabera, sagardoaren prozesu osoa nola gauzatzen den ikus ahal izango du bisitariak, “sagastietatik hasi, tolarean jarraitu eta upeltegian bukatuko da sagardo dastaketa bat eginez”, jakinarazi du.
Eskaintza berritzaile honen gaineko informazio gehiagorako Ola Sagardotegiaren blogera jo dezakete interesatuek.
Sagardotegia
Ola sagardotegia 1999an ireki zuten sagardotegi moduan, nahiz eta baserrian bertan aspalditik egiten zuten sagardoa. XIII. mendeko burdinola bat da eraikina, Arantzateko Burdinola izenez ezaguna. Burdinolaren kontra zegoen baserrian jaiotakoak da Iñaki Bengoetxea eta haren senideak. Hala, jaiotetxea eta burdinola berritu berritu ondotik, ekin zioten sagardoa egiteari.