Odola emateko aukera, asteartean eta asteazkenean
Hilabeteroko zita daukate odol emaileek datorren astean. Asteartean (hilaren 6an) eta asteazkenean (hilaren 7an) ekintza hori egiteko aukera izango dute: Reina aretoan asteartean, eta Beraungo anbulatorioan asteazkenean, 18:30etik 20:30era, bi egunetan...
Hilabeteroko zita daukate odol emaileek datorren astean. Asteartean (hilaren 6an) eta asteazkenean (hilaren 7an) ekintza hori egiteko aukera izango dute: Reina aretoan asteartean, eta Beraungo anbulatorioan asteazkenean, 18:30etik 20:30era, bi egunetan.
Batik bat odol emaileak ez direnengana zuzendu dira —”inoiz ez garelako nahikoak”— eta horretarako, zehaztu dute nahikoa dela 18 eta 65 urte artean edukitzea, eta osasuntsu egotea.