2013 urteko zergen igoera onartu du Udalbatzak
Irungo Udalbatzak gehiengo sinplearekin onartu zuen 2013 urteko zergen igoera asteazkenean. PSE-EEren udal taldeak PPko hiru zinegotzien botoekin lortu zuen zergen igoera aurrera ateratzea. Izan ere, Alderdi Popularreko kideak zergen igoera orokorraren alde egon arren, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergak aurreikusitako bigarren etxebizitza hutsen kasuan %50eko igoeraren aurka agertu ziren. Hori dela eta, PPko hiru zinegotzik aldeko botoa eman zuten eta beste biak aldiz, abstenitu. Era horretan, mozioa aurrera ateratzea lortu zuten PPk eta PSE-EEk. Horiek horrela, abuztuko KPIren %2,7ko igoera alpikatzeko proposamena egin zuen Miguel Angel Paez Irungo Udaleko Ogasun zinegotziak. BEZaren igoeraren aurreko KPI aplikatzea proposatu zuen tokiko gobernuko kideak, “eta ez iraileko edo urriko %3,4koa edo %3,5ekoa”. Zergen igoera orokorraren alde agertu zen orduan PP, baina ez ordea xehetasun batekin: bigarren etxebizitza hutsen kasuan jabeek %50eko igoera ordaintzea Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga dela eta. Hala eta guztiz ere, igoera orokorra aurrera ateratzen lagundu zuten popularrek eta beren desadostasuna agertzeko edo, hiruk alde bozkatu zuten eta bik, kontra. Horren ondorioz, PSE-EEren 9 zinegotzien eta PPko hiruen botoek 12 boto gehitu zituzten; 11 zinegotzik kontrako botoa eman zuten eta PPren bi zinegotzi abstenitu ziren. Gainontzeko udal taldeak, aurka Bildu, EAJ eta EB alderdiak zergen igoeraren aurkako jarrera berretsi zuten. Batetik, [...]
Irungo Udalbatzak gehiengo sinplearekin onartu zuen 2013 urteko zergen igoera asteazkenean. PSE-EEren udal taldeak PPko hiru zinegotzien botoekin lortu zuen zergen igoera aurrera ateratzea. Izan ere, Alderdi Popularreko kideak zergen igoera orokorraren alde egon arren, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergak aurreikusitako bigarren etxebizitza hutsen kasuan %50eko igoeraren aurka agertu ziren. Hori dela eta, PPko hiru zinegotzik aldeko botoa eman zuten eta beste biak aldiz, abstenitu. Era horretan, mozioa aurrera ateratzea lortu zuten PPk eta PSE-EEk.
Horiek horrela, abuztuko KPIren %2,7ko igoera alpikatzeko proposamena egin zuen Miguel Angel Paez Irungo Udaleko Ogasun zinegotziak. BEZaren igoeraren aurreko KPI aplikatzea proposatu zuen tokiko gobernuko kideak, “eta ez iraileko edo urriko %3,4koa edo %3,5ekoa”.
Zergen igoera orokorraren alde agertu zen orduan PP, baina ez ordea xehetasun batekin: bigarren etxebizitza hutsen kasuan jabeek %50eko igoera ordaintzea Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga dela eta. Hala eta guztiz ere, igoera orokorra aurrera ateratzen lagundu zuten popularrek eta beren desadostasuna agertzeko edo, hiruk alde bozkatu zuten eta bik, kontra.
Horren ondorioz, PSE-EEren 9 zinegotzien eta PPko hiruen botoek 12 boto gehitu zituzten; 11 zinegotzik kontrako botoa eman zuten eta PPren bi zinegotzi abstenitu ziren.
Gainontzeko udal taldeak, aurka
Bildu, EAJ eta EB alderdiak zergen igoeraren aurkako jarrera berretsi zuten. Batetik, Bilduren udal taldeko Oinatz Mitxelena bozeramaileak “atalka botoa emateak lagunduko lukeela” adierazi zuen. Hala ere, Mitxelenaren proposamenak ez zuen erantzunik jaso eta bere horretan gelditu zen.
EAJren udal taldeak bere aldetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak balio katastralaren igoera onartzen baldin badu, “hiritarrenganako presio fiskala handiagoa” litzakeela adierazi zuen eta beraz, aurkako jarrera erakutsi.