Irungo bi jatetxe Espainiako pintxo lehiaketan ariko dira datorren astean
Harria eta Danako jatetxeetako ordezkariek Valladoliden egingo den Espainiako VIII. Tapa eta Pintxo Lehiaketan parte hartuko dute astelehenetik asteazkenera bitartean. Harria jatetxeko Iñaki Barrosek Basatxerriko kokotxa eta tomate chutnya pintxoa aur...
Harria eta Danako jatetxeetako ordezkariek Valladoliden egingo den Espainiako VIII. Tapa eta Pintxo Lehiaketan parte hartuko dute astelehenetik asteazkenera bitartean. Harria jatetxeko Iñaki Barrosek Basatxerriko kokotxa eta tomate chutnya pintxoa aurkeztuko du lehiaketan. Danakoko David Rodriguezek eta Naiara Abandosek bere aldetik, Lady Cherry pintxoarekin parte hartuko dute.
Bi jatetxeak Irun Dastatu plataforman parte hartzen dute. Hori dela eta, “zorte ona” desiratu diete bi parte hartzaileei plataformatik.