Gobernu taldeak eta PSE-EEk adostu dituzte Ordenantza Fiskalak
Goizean, 2013rako Ordenantza Fiskalei begira hartutako neurriak aurkeztu ditu gobernu taldeak. Julen Mendoza alkateak nabarmendu duenez, PSE-EErekin adostu dituzte, eta oso garrantzitsua da hori: “Ez baita gai puntuala bakarrik, oso gai garrantzitsua baizik. PSE-EEren borondatea nabarmentzekoa da, baita gobernu taldearena ere”. Zergak eta tasak %3 igoko dituzte datorren urtean orokorrean, “aurtengo iraileko KPIa baino gutxiago (%3,4koa izan baita)”. Baina, bost neurri hartu ditu udalak, “krisiaren zama guztia herritarren gainean eror ez dadin”. Mendozak gogorarazi duenez, “udalaren egoera kaskarra da”, baina hala ere, “herritarrek ere egoera zaila bizi dute eta udalak esfortzua egingo du herritarrek dena ordaindu ez dezaten”. Hauek dira Errenteriako Udalak hartuko dituen bost neurriak: Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio eta Obren (EIOZ) Gaineko Zerga, eta uraren eta estolderiaren tasak izoztuko dituzte. Ohikoak ez diren etxebizitzetan, %100 gainkargua proposatu dute, “etxebizitzen merkatuan eragin eta alokairua bultzatzeko”. Etxebizitza hutsen aurkako neurria litzateke. Udalaren kalkuluen arabera, Errenteria-Oreretan 1.500 etxebizitza huts inguru daude, %8a. Komertzio txikien jarduera bultzatzeko, hainbat puntu. Ez dituzte igoko negozioak irekitzeko lizentziak. Lokal komertzialetan obrak eta egokitzapenak egiteko, %33ko hobaria mantenduko dute. Azoka txikietan (Beraunen eta Zumardian) egoteko ordandu beharreko kopuruak izoztuko dituzte. Eta Mahaitxoak jartzeko tarifak “%1,5 bakarrik” igoko dituzte. Jarduera Ekonomikoaren Gaineko zerga ez dute [...]
Goizean, 2013rako Ordenantza Fiskalei begira hartutako neurriak aurkeztu ditu gobernu taldeak. Julen Mendoza alkateak nabarmendu duenez, PSE-EErekin adostu dituzte, eta oso garrantzitsua da hori: “Ez baita gai puntuala bakarrik, oso gai garrantzitsua baizik. PSE-EEren borondatea nabarmentzekoa da, baita gobernu taldearena ere”.
Zergak eta tasak %3 igoko dituzte datorren urtean orokorrean, “aurtengo iraileko KPIa baino gutxiago (%3,4koa izan baita)”. Baina, bost neurri hartu ditu udalak, “krisiaren zama guztia herritarren gainean eror ez dadin”. Mendozak gogorarazi duenez, “udalaren egoera kaskarra da”, baina hala ere, “herritarrek ere egoera zaila bizi dute eta udalak esfortzua egingo du herritarrek dena ordaindu ez dezaten”. Hauek dira Errenteriako Udalak hartuko dituen bost neurriak:
- Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio eta Obren (EIOZ) Gaineko Zerga, eta uraren eta estolderiaren tasak izoztuko dituzte.
- Ohikoak ez diren etxebizitzetan, %100 gainkargua proposatu dute, “etxebizitzen merkatuan eragin eta alokairua bultzatzeko”. Etxebizitza hutsen aurkako neurria litzateke. Udalaren kalkuluen arabera, Errenteria-Oreretan 1.500 etxebizitza huts inguru daude, %8a.
- Komertzio txikien jarduera bultzatzeko, hainbat puntu. Ez dituzte igoko negozioak irekitzeko lizentziak. Lokal komertzialetan obrak eta egokitzapenak egiteko, %33ko hobaria mantenduko dute. Azoka txikietan (Beraunen eta Zumardian) egoteko ordandu beharreko kopuruak izoztuko dituzte. Eta Mahaitxoak jartzeko tarifak “%1,5 bakarrik” igoko dituzte.
- Jarduera Ekonomikoaren Gaineko zerga ez dute aldatuko, eta “enplegua sortzeko neurriak” proposatu dituzte. Hala, nola, %5, %10 edo %20ko hobaria izango dute, kontratu finkoak egin dituztenei. %50eko hobaria izango dute kooperatibek: “Krisiari erantzuteko gaitasuna izan, eta langileen gain zamarik ez jartzeagatik. Ez dituzte langileen aurkako neurriak hartu, eta deslokalizazioaren aldeko apusturik ez dute egin”.
- Ibilgailuei dagokie azken neurria. 12 zaldi baino gutxiago dituzten ibilgailuei, tarifa izoztuko diete. %25eko hobari mantenduko dute, 120g/km baino CO2 gutxiago isurtzen duten ibilgailuentzat. Eta %25eko hobaria mantenduko dute ibilgailu hibrido eta elektrikoentzat.