Ereintzaren 66. kantu lehiaketan izena eman daiteke
Abenduaren 29an jokatuko dute Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Gabon Abesti Sariketa. Egun, Ereintza elkarteak antolatzen du lehiaketa hori, eta aurtengoa 66. ekitaldia izango da. Ereintzak jakinarazi duenez, jada izena eman daiteke bertan parte hartzeko...
Abenduaren 29an jokatuko dute Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Gabon Abesti Sariketa. Egun, Ereintza elkarteak antolatzen du lehiaketa hori, eta aurtengoa 66. ekitaldia izango da.
Ereintzak jakinarazi duenez, jada izena eman daiteke bertan parte hartzeko. Horretarako, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin jarri beharko dira harremanetan interesa dutenak: koralakgaf[abildua]euskalnet.net-en posta elektroniko bidez bada, edo 943 53 69 73 telefono zenbakira deituz. Abenduaren 10a baino lehen eman behar da izena.
Hiru maila egongo dira: haurrena (15 urtera arteko koruek har dezakete parte), herrikoiena (16 urtetik gorakoena) eta Plus 55 (hirugarren adinekoek osatutakoena).
Lehenengoetatik bederatzi hautatuko dituzte, bigarrenetik zazpi eta adinduenak hiru koru izango dira, izena emateko ordena errespetatuz.
Sariei dagokienez, abesbatza onenak 500 euro jasoko ditu, bigarrenak 400, hirugarrenak 300 eta laugarrenak 200. Haurrek hiru metalezko domina jasoko dituzte. Informazio gehiago, hemen: www.ereintza.com eta www.federagaf.net.