Atzeratutako partida irabazi eta lidergoa lortu dute xuriek

Hendaiako Stade errugbi taldeak Federale 2 Mailako 6. multzoko lidergoa lortu du, Salles taldeari urriaren 21ean bertan behera geratutako partida irabazita (15-21). Akatsik gabeko lehen zatian oinarritu zuen Stadek garaipena eta bigarrenean bikain eutsi zion etxekoen lehen lerroaren erasoari. Salles taldeko entrenatzaileak hendaiarren jokoa goraipatu zuen: “Talde itzela da. Oso serioski jokatzen dute eta egin behar dutena maisuki egiten dute. Orain arte gure aurka jokatu duen talde onena da, dudarik gabe”. Stadek partida hasiera bikaina egin zuen eta atsedenaldirako markagailuan errenta polita hartu zuen (3-15). Bigarren zatian ez zen entsegurik egon eta borroka parekatuagoa izan zen. Lehen puntuak ostikoz lortu zituzten bi taldeek (15-21). Etxeko taldeak kementsu bukatu zuen partida; asko hurreratu zen markagailuan eta azken jokaldian osta-osta ez zuen entsegua lortu. Azkenean Hendaiakoentzat izan ziren puntuak eta multzoko lidergoa. Sei partidatik bost irabazita, 22 puntu ditu Stadek, Boucau Tarnos eta Aire sur Adour taldeek baino bat gehiago, eta Lombez Samatanek baino bi gehiago. Lidergoa jokoan Bokalen Datorren asteburuan lidergoa jokoan izango dute xuriek, Baoucau Tarnos Stade taldearen kontra ariko baitira. BTS-ek partida bakarra galdu du orain arte, hain zuzen ere Hendaiakoen azken aurkari Sallesen kontra. Partida larunbatean izango da, 15:00etan, Bokaleko (Lapurdi) Piquessary estadioan.  

Salles Stade

Joku bikaina eginez igo da Stade lehen tokira

Hendaiako Stade errugbi taldeak Federale 2 Mailako 6. multzoko lidergoa lortu du, Salles taldeari urriaren 21ean bertan behera geratutako partida irabazita (15-21). Akatsik gabeko lehen zatian oinarritu zuen Stadek garaipena eta bigarrenean bikain eutsi zion etxekoen lehen lerroaren erasoari. Salles taldeko entrenatzaileak hendaiarren jokoa goraipatu zuen: “Talde itzela da. Oso serioski jokatzen dute eta egin behar dutena maisuki egiten dute. Orain arte gure aurka jokatu duen talde onena da, dudarik gabe”.

Stadek partida hasiera bikaina egin zuen eta atsedenaldirako markagailuan errenta polita hartu zuen (3-15). Bigarren zatian ez zen entsegurik egon eta borroka parekatuagoa izan zen. Lehen puntuak ostikoz lortu zituzten bi taldeek (15-21). Etxeko taldeak kementsu bukatu zuen partida; asko hurreratu zen markagailuan eta azken jokaldian osta-osta ez zuen entsegua lortu.

Azkenean Hendaiakoentzat izan ziren puntuak eta multzoko lidergoa. Sei partidatik bost irabazita, 22 puntu ditu Stadek, Boucau Tarnos eta Aire sur Adour taldeek baino bat gehiago, eta Lombez Samatanek baino bi gehiago.

Lidergoa jokoan Bokalen
Datorren asteburuan lidergoa jokoan izango dute xuriek, Baoucau Tarnos Stade taldearen kontra ariko baitira. BTS-ek partida bakarra galdu du orain arte, hain zuzen ere Hendaiakoen azken aurkari Sallesen kontra. Partida larunbatean izango da, 15:00etan, Bokaleko (Lapurdi) Piquessary estadioan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.