
2012. urteko lankidetza hitzarmenak luzatu dituela jakitera eman du gaur Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak. Denok Osasunaren Alde (DOA), Sport Mundi eta Tadamun-Fronte Polisarioa gobernuz kanpoko erakundeek (GKE) sinatu dituzte akordio horiek. Ur...

Kasino Zaharra Jubilatuen egoitzak irteera bat antolatu du azaroaren 20rako, Altamirako kobazuloetara joateko. Irteeraren egunean goizeko 08:00etan aterako da autobusa. Izena egoitzaren bulegoan eman behar da, bihartik, asteazkenetik. 28 euro ordaindu behar dira, bazkaria eta autobusa barne. Kasino Zaharretik jakinarazi dutenez, “ohi bezala, pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera har ditzake izena ematerakoan”. Adinekoen Etxeko bulegoa astelehen, asteazken eta ostiraletan irekitzen dute 10.30tatik 12.00etara.

Errenteriako Euskara Departamentuaren Ezetz asmatu lehiaketan azaroaren 23ra arte parte har daiteke. Parte hartzen duten guztien artean irabazleak, Errenkoalderen 50 euroko erosketa txartela eramango du, herriko dendetan gastatzeko. Horretarako, nahiko...

Abenduaren 5ean ehun urte beteko dira Topoa estreinakoz Antxotik pasatu zenetik, eta horren harira Antxotarrok Historia Mintegiak erakusketa bat antolatu du azaroaren 9tik 17ra Kultura Etxean. Argazkiak eta pieza batzuk ikusteko aukera izango da.

Agenda 21n gaineko ikasturteko lehenengo foroa

Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Merkatuzarren azaroaren 18an egingo duten Bizilagunak egitasmoa. Egun horretan Europa osoan askotariko jatorrien arteko elkarbizitza sustatzeko asmoz bazkaltzeko elkartuko dira, 14:00etan. Gipuzkoan 60 bazkari egitea a...

Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak Uztartzeko IX. Jardunaldiak burutuko ditu hilaren 9tik abenduaren 1a bitarte, udalaren laguntzarekin. Sugarri, Abarka, Laia, Enbata, Hotel Jaizkibel, Kaialde eta Alameda jatetxeek dastaketa menuak eskainiko dituzte, jatorrizko izendapena duten maila handiko ardoekin uztarturik zerbituko dituztenak. Besteak beste, eskualde hauetako ardoak erabiliko dituzte: Errioxa, Nafarroa, Champagne, Duero, Rias Baixas, Somontano, Bierzo eta Perelada. Jatetxe guztiek prezio bateratua izango dute, 50 euroan (BEZa barne). Sugarri jatetxeak abiatuko ditu jardunaldiak, ostiral honetan bertan. Grupo Bodegas Chivite upeltegiko ardoak eta Taittinger txanpaina zerbituko dituzte. Jardunaldietan dastatu ahalko diren menuak eta ardoak ezagutzeko bisitatu Hondarribiko Ostalaritza Elkartearen webgunea. Hondarribiko IX. Uztartzeko Jardunaldiak Hilaren 9an, ostirala, Sugarri jatetxean. Upeltegia: Chivite eta Taittinger txanpaina. Hilaren 16an, ostirala, Alameda jatetxean. Upeltegia: Remirez de Ganuza. Hilaren 17an, larunbata, Enbata jatetxean. Upeltegiak: Gonzalez Byass, Viñas del Vero eta Beronia. Hilaren 22an, osteguna, Laia erretegian. Upeltegia: Bodegas Ramon Bilbao. Hilaren 23an, ostirala, Abarka jatetxean. Upeltegiak: Freixenet (cavak eta Henry Abele txanpaina). Hilaren 30ean, ostirala, Kaialde jatetxean. Upeltegiak: Adegas-Valmiñor eta Ebano. Abenduaren 1ean, larunbata, Jaizkibel Hoteleko jatetxean. Upeltegiak: Hiruzta (txakolina), Finca de Bodegas Losada eta Oporto Ferreira.

Film Laburren Lehiaketaren harira, Niessen zinemak horretara egokituko dira ostiral, larunbat eta igandean. Ostiral eta larunbatean parte hartu duten filmak ikusteko aukera izango da 19:00etatik aurrera, eta igandean, berriz, sari banaketa izango da. G...

Hilaren 10ean, larunbatarekin, Baionan egingo den preso eta iheslarien aldeko manifestazio nazionalera joateko autobusak jarriko dituzte hainbat herritan, baita Hondarribian ere. 14:30ean irtengo dira Miramarretik, eta buelta 19:00etan izango da, gutxi...

Pasaiako Udalak adierazi duenez, luiziak eragindako kalteak konpontzeko lanak atzeratzen ari dira, eguraldi txarra dela eta. Zehaztu dutenez, ez dira baldintza egokienak betetzen lanak aurrera eramateko. Horrez gain, etxetik aterarazi zituztenak Donost...

Mosaiko tailerra antolatu du Oiasso Erromatar Museoak larunbatean, azaroaren 10ean, Minervaren Foroaren baitan. Helduei zuzendutako tailerra da, 4 euroko kostua du eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa dela jakinarazi dute museotik. Mosaikoaren b...

Urtero bezala, aurten ere Truk Txapelketa antolatu du Altzibar auzoko Esku Garbia elkarteak. Larunbatean hasi eta maiatzera arte iraungo du (larunbat arratsaldeetan). Larunbatero, parte hartzen duten bikoteen artean sariak banatuko dituzte. Eta ikasturte bukaeran, puntu gehien pilatutako bikoteak jasoko du urteko saria.


Bost urtean behin elkartzen dira 1947an jaiotako errenteriarrak, eta aurten tokatzen zaie. Hala, hilaren 24ean elkartuko dira bazkaltzeko, Lintzirin jatetxean. Joateko asmoa duenak 57 euro sartu behar ditu hilaren 20a baino lehen, Euskadiko Kutxako 303...

Mutxikoen eta, orohar, euskal dantzen zeleak igande eguerdian elkartuko dira berriro Damarri plazan (Santa Maria ateaurrea eta Zumardiaren artean), Zumardikoak Kultur Elkarteak egiten duen deialdiari jarraituz.

Egunotan baserri auzoetako bide bazterrak garbitzen ari dira udala eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartea. Guztira 70 kilometro inguru dira garbituko diztutenak, Arkoll, Zimizarga, Akartegi, Gornutz eta Jaitzubia auzoetan. Gregorio Berrotaran Hondar...

San Migel-Anaka eremuko Hiri Antolamendu Aldaketa Berezia onartu zuen Udalbatzak iragan asteazkenean. Horren arabera, eraikiko den eremua hasierako 108.000 metro koadrotik 116.000 metro koadrora igaro da. Era horretan, 1.215 etxebizitza berri eraikiko dira bertan eta horietatik, 917 babes ofizialekoak izango dira. Hasierako eremuan 1.096 etxebizitza eraikitzea aurreikusten zuen udalak. Miguel Angel Paez zinegotziak abiazio zibilak emandako baimenaren berri eman zuen udalbatzarrean. Baimen horri esker, etxebizitzak eraikitzeko eremua zabalagoa da eta beraz, etxebizitza kopurua ere handitu da. PSE-EEren proposamenak hala ere, ez zuen nahi bezain aldeko boto jaso. Lehenik eta behin, Bilduren udal taldeak Oinatz Mitxelena bozeramailearen bidez etxebizitzak salmentara baino “alokairura” zuzendu behar direla proposatu zuen. Horrez gain, bertako jabeekin hitzarmenak sinatzea ere beharrezkotzat jo zuen Mitxelenak. Horiek horrela, ez zela hori bozkatzen ari zena erantzun zion Paezek Mitxelenari eta jabeekin inongo akordiorik ez dela bilatu aitortu zuen. EBren udal taldeko Manuel Millanek bere aldetik bat egin zuen Bilduren kezkarekin eta “alokairua” sustatzeko beharra ere aipatu zuen. Zalantza ugari EAJ eta PPren udal taldeek zalantzak agertu zituzten proiektuaren inguruan. EAJk plana betetzeko arazoak sor daitezkeela adierazi zuen, momentu honetan “ez baitago dirurik”. PPk bere aldetik ere “emandako urrtsak” errealitate bihurtuko ote diren galdetu zuen. Horiek horrela, PSE-EEren eta EBren aldeko [...]

Uztailaren 30ean, 25 urte bete ziren On Manuel Lekuona euskaltzaina, antropologoa eta hizkuntzalaria hil zela. Horren harira, udalak «merezitako omenaldia» eskaini nahi dio. Hala, hiru ekitaldi antolatu ditu aste honetarako, Euskaltzaindiarekin eta E...

Guztion Artean elkarte senegaldarrak jaialdia antolatu du larunbaterako Santiago kalean. 12:00etatik aurrera hainbat ekintza burutuko dituzte arratsaldera arte, eta Hondarribian bizi diren senegaldarren jatorrizko herriko ohiturak ezagutzeko aukera iza...