Agenda 21n ikasturteko lehenengo foroa egin dute Gezalan
Agenda 21n gaineko ikasturteko lehenengo foroa
Agenda 21n ikasturte berriko lehenengo foroa egin dute gaur Lezo Herri Eskola, Pasaia-Lezo Lizeoa eta Lezo Institutuko ikasleek Gezala Auditoriumean. Bertan izan dira Eneko Lartige Ingurumen zinegotzia eta Leire Beteta Ingurumen teknikaria, ikasleek joan den ikasturte amaieran egindako eskaeren gaineko erantzunak zuzenean emateko. Biodibertsitatea, korridore ekologikoak, azpiegitura handiak, animalien gaineko udal ordenantza… eskaera guztien gaineko erantzuna eman diete udal ordezkariek ikasleei, azken horiek adi-adi entzuten zituzten bitartean.