Landa eremuko bide bazterrak garbitzen ari dira egunotan
Egunotan baserri auzoetako bide bazterrak garbitzen ari dira udala eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartea. Guztira 70 kilometro inguru dira garbituko diztutenak, Arkoll, Zimizarga, Akartegi, Gornutz eta Jaitzubia auzoetan. Gregorio Berrotaran Hondar...
Egunotan baserri auzoetako bide bazterrak garbitzen ari dira udala eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartea. Guztira 70 kilometro inguru dira garbituko diztutenak, Arkoll, Zimizarga, Akartegi, Gornutz eta Jaitzubia auzoetan.
Gregorio Berrotaran Hondarribiko Udaleko Nekazaritza zinegotziak azaldu du ezinbestekoa dela urtean bitan lan hauek egitea: “Nekazal bideak hiri barnekoak baina estuagoak izan ohi dira, eta bertako jendearentzat eta paseatzen dabilenarentzat garrantzitsua da moztea, auto bat pasatzen bada, ia tokirik ez baita geratzen”.