Anaka-San Migel eremuko Hiri Antolamendu Plana onartu du Udalbatzak
San Migel-Anaka eremuko Hiri Antolamendu Aldaketa Berezia onartu zuen Udalbatzak iragan asteazkenean. Horren arabera, eraikiko den eremua hasierako 108.000 metro koadrotik 116.000 metro koadrora igaro da. Era horretan, 1.215 etxebizitza berri eraikiko dira bertan eta horietatik, 917 babes ofizialekoak izango dira. Hasierako eremuan 1.096 etxebizitza eraikitzea aurreikusten zuen udalak. Miguel Angel Paez zinegotziak abiazio zibilak emandako baimenaren berri eman zuen udalbatzarrean. Baimen horri esker, etxebizitzak eraikitzeko eremua zabalagoa da eta beraz, etxebizitza kopurua ere handitu da. PSE-EEren proposamenak hala ere, ez zuen nahi bezain aldeko boto jaso. Lehenik eta behin, Bilduren udal taldeak Oinatz Mitxelena bozeramailearen bidez etxebizitzak salmentara baino “alokairura” zuzendu behar direla proposatu zuen. Horrez gain, bertako jabeekin hitzarmenak sinatzea ere beharrezkotzat jo zuen Mitxelenak. Horiek horrela, ez zela hori bozkatzen ari zena erantzun zion Paezek Mitxelenari eta jabeekin inongo akordiorik ez dela bilatu aitortu zuen. EBren udal taldeko Manuel Millanek bere aldetik bat egin zuen Bilduren kezkarekin eta “alokairua” sustatzeko beharra ere aipatu zuen. Zalantza ugari EAJ eta PPren udal taldeek zalantzak agertu zituzten proiektuaren inguruan. EAJk plana betetzeko arazoak sor daitezkeela adierazi zuen, momentu honetan “ez baitago dirurik”. PPk bere aldetik ere “emandako urrtsak” errealitate bihurtuko ote diren galdetu zuen. Horiek horrela, PSE-EEren eta EBren aldeko [...]
San Migel-Anaka eremuko Hiri Antolamendu Aldaketa Berezia onartu zuen Udalbatzak iragan asteazkenean. Horren arabera, eraikiko den eremua hasierako 108.000 metro koadrotik 116.000 metro koadrora igaro da. Era horretan, 1.215 etxebizitza berri eraikiko dira bertan eta horietatik, 917 babes ofizialekoak izango dira. Hasierako eremuan 1.096 etxebizitza eraikitzea aurreikusten zuen udalak.
Miguel Angel Paez zinegotziak abiazio zibilak emandako baimenaren berri eman zuen udalbatzarrean. Baimen horri esker, etxebizitzak eraikitzeko eremua zabalagoa da eta beraz, etxebizitza kopurua ere handitu da.
PSE-EEren proposamenak hala ere, ez zuen nahi bezain aldeko boto jaso. Lehenik eta behin, Bilduren udal taldeak Oinatz Mitxelena bozeramailearen bidez etxebizitzak salmentara baino “alokairura” zuzendu behar direla proposatu zuen. Horrez gain, bertako jabeekin hitzarmenak sinatzea ere beharrezkotzat jo zuen Mitxelenak.
Horiek horrela, ez zela hori bozkatzen ari zena erantzun zion Paezek Mitxelenari eta jabeekin inongo akordiorik ez dela bilatu aitortu zuen.
EBren udal taldeko Manuel Millanek bere aldetik bat egin zuen Bilduren kezkarekin eta “alokairua” sustatzeko beharra ere aipatu zuen.
Zalantza ugari
EAJ eta PPren udal taldeek zalantzak agertu zituzten proiektuaren inguruan. EAJk plana betetzeko arazoak sor daitezkeela adierazi zuen, momentu honetan “ez baitago dirurik”. PPk bere aldetik ere “emandako urrtsak” errealitate bihurtuko ote diren galdetu zuen.
Horiek horrela, PSE-EEren eta EBren aldeko botoak jaso zituen proposamenak, denera, 10 boto. Bilduko 5 zinegotziek aurka bozkatu zuten eta PP eta EAJ aldiz, abstenitu ziren.

