Baionako manifestaziora joateko autobusak jarriko dituzte
Hilaren 10ean, larunbatarekin, Baionan egingo den preso eta iheslarien aldeko manifestazio nazionalera joateko autobusak jarriko dituzte hainbat herritan, baita Hondarribian ere. 14:30ean irtengo dira Miramarretik, eta buelta 19:00etan izango da, gutxi...
Hilaren 10ean, larunbatarekin, Baionan egingo den preso eta iheslarien aldeko manifestazio nazionalera joateko autobusak jarriko dituzte hainbat herritan, baita Hondarribian ere. 14:30ean irtengo dira Miramarretik, eta buelta 19:00etan izango da, gutxi gorabehera. Antolatzaileek dei egin diete herritarrei Baionara joateko: “Urtarrilaren 7ko manifestaziora joateko lau autobus bete genituen herrian eta Bilbokoa bezain garrantzitsua da Baionakoa. Mugitu, izena eman eta ingurukoak animatu”.
Izena eman nahi dutenek bi aukera dituzte: telefonoz (639 50 47 27 zenbakira deituta) eta porta elektronikoz.
