On Manuel Lekuona omenduko dute bihar eta ostiralean
Uztailaren 30ean, 25 urte bete ziren On Manuel Lekuona euskaltzaina, antropologoa eta hizkuntzalaria hil zela. Horren harira, udalak «merezitako omenaldia» eskaini nahi dio. Hala, hiru ekitaldi antolatu ditu aste honetarako, Euskaltzaindiarekin eta E...
Uztailaren 30ean, 25 urte bete ziren On Manuel Lekuona euskaltzaina, antropologoa eta hizkuntzalaria hil zela. Horren harira, udalak «merezitako omenaldia» eskaini nahi dio. Hala, hiru ekitaldi antolatu ditu aste honetarako, Euskaltzaindiarekin eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin elkarlanean: kultur ekitaldia, Euskaltzaindiaren batzarra eta bertso saioa.
Egitaraua
Bihar
- 19:00etan, kultur ekitaldia. Udal ordezkariekin, Lekuonaren senideekin, Euskaltzaindiarekin eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko kideekin.
- Euskaltzaindiaren batzarra. Zuzendaritza Batzarra herrian.
Etzidamu, ostirala
- 22:00etan, bertso saioa. Jon Martin, Jokin Uranga, Igor Elortza eta Jon Maia. Gai jartzailea: Ander Lizarralde.
