Ostiraletik igandera film laburrak izango dira protagonista Niessenen
Film Laburren Lehiaketaren harira, Niessen zinemak horretara egokituko dira ostiral, larunbat eta igandean. Ostiral eta larunbatean parte hartu duten filmak ikusteko aukera izango da 19:00etatik aurrera, eta igandean, berriz, sari banaketa izango da. G...
Film Laburren Lehiaketaren harira, Niessen zinemak horretara egokituko dira ostiral, larunbat eta igandean. Ostiral eta larunbatean parte hartu duten filmak ikusteko aukera izango da 19:00etatik aurrera, eta igandean, berriz, sari banaketa izango da.
Guztira, 24 film proiektatuko dituzte —hamabi egun bakoitzean—. Genero anitzak landu dituzte: dokumentala, animazioa, fikzioa… eta jatorri ezberdinetako zuzendariek: Irun, Donostia, Madril, Valentzia, Buenos Aires… Lan bakarra da Errenteria-Oreretako: Cara o cruz, Andrea Morate Ramosena.
Ostiraleko filmak
- El vendedor de humo
- Ismalia
- Mi papá es director de cine
- Carta a Sasha
- Daisy Cutter
- Sombras de barrio
- Piensas
- Lagun mina
- El secreto de mis hongos
- Abril
- Negutu
- Alexis
Larunbateko filmak
- Luminaris
- Zeinek gehiago iraun
- L’ equip petit
- Super Borja
- La mirada perdida
- Cara o cruz
- Oxitocina
- Zauriak
- La gran carrera
- El rastrillo se quiere compremeter
- Llámame Parker
- Ironías de la vida
