Sugarrik abiatuko ditu IX. Uztartzeko Jardunaldiak, ostiralean
Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak Uztartzeko IX. Jardunaldiak burutuko ditu hilaren 9tik abenduaren 1a bitarte, udalaren laguntzarekin. Sugarri, Abarka, Laia, Enbata, Hotel Jaizkibel, Kaialde eta Alameda jatetxeek dastaketa menuak eskainiko dituzte, jatorrizko izendapena duten maila handiko ardoekin uztarturik zerbituko dituztenak. Besteak beste, eskualde hauetako ardoak erabiliko dituzte: Errioxa, Nafarroa, Champagne, Duero, Rias Baixas, Somontano, Bierzo eta Perelada. Jatetxe guztiek prezio bateratua izango dute, 50 euroan (BEZa barne). Sugarri jatetxeak abiatuko ditu jardunaldiak, ostiral honetan bertan. Grupo Bodegas Chivite upeltegiko ardoak eta Taittinger txanpaina zerbituko dituzte. Jardunaldietan dastatu ahalko diren menuak eta ardoak ezagutzeko bisitatu Hondarribiko Ostalaritza Elkartearen webgunea. Hondarribiko IX. Uztartzeko Jardunaldiak Hilaren 9an, ostirala, Sugarri jatetxean. Upeltegia: Chivite eta Taittinger txanpaina. Hilaren 16an, ostirala, Alameda jatetxean. Upeltegia: Remirez de Ganuza. Hilaren 17an, larunbata, Enbata jatetxean. Upeltegiak: Gonzalez Byass, Viñas del Vero eta Beronia. Hilaren 22an, osteguna, Laia erretegian. Upeltegia: Bodegas Ramon Bilbao. Hilaren 23an, ostirala, Abarka jatetxean. Upeltegiak: Freixenet (cavak eta Henry Abele txanpaina). Hilaren 30ean, ostirala, Kaialde jatetxean. Upeltegiak: Adegas-Valmiñor eta Ebano. Abenduaren 1ean, larunbata, Jaizkibel Hoteleko jatetxean. Upeltegiak: Hiruzta (txakolina), Finca de Bodegas Losada eta Oporto Ferreira.
Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak Uztartzeko IX. Jardunaldiak burutuko ditu hilaren 9tik abenduaren 1a bitarte, udalaren laguntzarekin. Sugarri, Abarka, Laia, Enbata, Hotel Jaizkibel, Kaialde eta Alameda jatetxeek dastaketa menuak eskainiko dituzte, jatorrizko izendapena duten maila handiko ardoekin uztarturik zerbituko dituztenak. Besteak beste, eskualde hauetako ardoak erabiliko dituzte: Errioxa, Nafarroa, Champagne, Duero, Rias Baixas, Somontano, Bierzo eta Perelada. Jatetxe guztiek prezio bateratua izango dute, 50 euroan (BEZa barne).
Sugarri jatetxeak abiatuko ditu jardunaldiak, ostiral honetan bertan. Grupo Bodegas Chivite upeltegiko ardoak eta Taittinger txanpaina zerbituko dituzte. Jardunaldietan dastatu ahalko diren menuak eta ardoak ezagutzeko bisitatu Hondarribiko Ostalaritza Elkartearen webgunea.
Hondarribiko IX. Uztartzeko Jardunaldiak
- Hilaren 9an, ostirala, Sugarri jatetxean. Upeltegia: Chivite eta Taittinger txanpaina.
- Hilaren 16an, ostirala, Alameda jatetxean. Upeltegia: Remirez de Ganuza.
- Hilaren 17an, larunbata, Enbata jatetxean. Upeltegiak: Gonzalez Byass, Viñas del Vero eta Beronia.
- Hilaren 22an, osteguna, Laia erretegian. Upeltegia: Bodegas Ramon Bilbao.
- Hilaren 23an, ostirala, Abarka jatetxean. Upeltegiak: Freixenet (cavak eta Henry Abele txanpaina).
- Hilaren 30ean, ostirala, Kaialde jatetxean. Upeltegiak: Adegas-Valmiñor eta Ebano.
- Abenduaren 1ean, larunbata, Jaizkibel Hoteleko jatetxean. Upeltegiak: Hiruzta (txakolina), Finca de Bodegas Losada eta Oporto Ferreira.
